Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2017ko otsailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

AIXA AHOLKULARITZA KOOP. E.
852

IRAGARKIA, Aixa Aholkularitza Koop. E. enpresa desegiteari eta likidatzeari buruzkoa.

Hau jakinarazten da: Donostiako merkataritza-arloko 1 zenbakiko epaitegiak 705/2014-H prozedura arruntean– 2015eko apirilaren 24an eman zuen 125/15 epaiaren bidez, zeina epaitegi beraren 2015eko maiatzaren 5eko autoaren bidez zuzendu baitzen, kooperatibaren desegite judiziala deklaratu zen, eta Javier Ochoa de Zuazola Múgica jauna izendatu zen likidatzaile, ABZ Audilan SLPren ordezkaritzan.

Halaber, 2017ko urtarrilaren 17an, Maria Valentina Montero Vilar andrearen notariotzan (Tolosa) egin zen ezohiko batzar nagusi unibertsalak aho batez erabaki zuen kooperatiba likidatzea. Berariaz onetsi ziren likidazioaren azken balantzea eta kooperatibaren ondasunak banatzeko proiektua (0,00 euroko balioa dute). Hori guztia Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legean xedatutakoaren arabera.

Halaber, jakitera ematen da erabaki horri dagozkion agiriak interesdunen eskura daudela aipatutako notariotzaren helbidean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2017ko otsailaren 3a.

Likidatzailea,

JAVIER OCHOA DE ZUAZOLA MÚGICA.


Azterketa dokumentala