Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2017ko otsailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
849

IRAGARKIA, 35/16-G-TAB espedientean Osasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariak eman duen ebazpena jakinarazteko dena.

Hainbat saio egin dugun arren, ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi ebazpena Josu Mariño Muñozi (Colon hiribidea 54-2. D, Irun, Gipuzkoa). Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2016ko urriaren 14an ebazpena eman dela, osasun-araudiaren balizko arau-hauste arin bategatik (tabakoa). Jarri zaion isunaren zenbatekoa 30 eurokoa da.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez dio bide administratiboari amaiera ematen, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuordeari edo lurralde-ordezkariari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa betez. Espedientea Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan ikusi ahal izango da (Antso Jakituna etorbidea 35, Donostia).

Era berean, interesdunari ohartarazten zaio ordainketa hurrengo epean egin beharko duela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1a eta 15aren bitartean gertatzen bada, irmotasun datatik hurrengo hilabeteko 5a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16a eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenak irmotasuna hartuko du, gorako errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea halakorik jarri gabe igarotzen denean, edo, interesatuak gorako errekurtsorik jarriz gero, gorako errekurtsoa ezetsi egin delako berria jasotzen duenean –ezesten bada, behintzat.

Diru-sarrera ondorengo bankuan eta kontu korrontean egingo da, espedientearen zenbakia adieraziz:

Caja Laboral-Euskadiko Kutxa – K. zk.: IBAN ES 84 3035 0060 47 060 0 90035 9 – Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia.

Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean, behartze-bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek dies a quo moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia, 2017ko urtarrilaren 10a.

Gipuzkoako Osasun lurralde-ordezkaria.
Ordeztuz,

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,

ELENA ALBISUA CORTAZAR.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala