Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2017ko otsailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
848

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Donostia-San Sebastiángo Epaitegian bideratutako 473/2016 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariak erabaki du Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Donostia-San Sebastiángo Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Ángel García Calvok jarritako 473/2016 prozedura laburtua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2016ko urriaren 17ko ebazpenaren aurka, zeinak ezesten duen Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2016ko ekainaren 16ko ebazpenaren aurkako gorako errekurtsoa. Azken ebazpen horren bitartez, argitara ematen da Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako ordezkapenetarako izangaien behin betiko zerrenda 2016-2017 ikasturterako.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoaren arabera, aipatutako prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Donostia-San Sebastiángo Epaitegian bertaratu ahal izateko, eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu ahal izateko.

Emango den epaiaren eraginpean izan daitezkeenak interesdunak dira prozedura horretan, eta eranskinean agertzen diren zerrendetan adierazitako posizioetan daude.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 2a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala