Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2017ko otsailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
799

IRAGARKIA, Uraren Legea hausteagatik hasitako zehapen-espediente baten kargu- orriak jakinarazteko dena.

Aipatu kargu-orriak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Zigor-ahalmena Erabiltzeko Jardunbideari buruzko Araubidea onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 13.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, 15 eguneko epea dago, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik hasita, alegazio, agiri edo beharrezko iritzitako bestelako argibideak aurkeztu, frogaldia irekitzea eskatu, eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.

Zehapen-espedientea interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren egoitzan: Uraren Euskal Agentzia (Orio kalea 1-3 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ohartarazi nahi zaio interesdunari, goian aipatutako 1398/1993 Errege Dekretuaren 13.2 artikuluaren arabera, aurreikusitako epean alegaziorik egin ezean, ebazpen-proposamen gisara ulertu ahal izango dela espedientea hastea.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 27a.

Instrukzio-egilea,

ESPERANZA ZURINAGA BAÑALES.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala