Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2017ko otsailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
792

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 852/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 852/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Fernando Mancera Martin.

Demandatua: Alberto Pascual Coria.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-01-16an. Hona hemen epaitza:

Ezetsi egiten dut Fernando Mancera Martínek Alberto Pascual Coriaren aurka jarritako demanda, eta epaitu gabe uzten du auzia.

Ebazpen hau irmoa da, eta bere aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alberto Pascual Coria demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala