Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2017ko otsailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
789

EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 26koa, Lan eta Justizia Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita «Federación de Asociaciones de Auxiliares y Empleados de Farmacia de Euskadi» elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa eta estatutuok gordailutzea, eta horren berri ematen baita.

Sindikatu eta enpresa erakundeen estatutuak gordailutzeko bulego publiko honetan espedientea hasi da «Federación de Asociaciones de Auxiliares y Empleados de Farmacia de Euskadi» elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzea dela-eta –elkartearen idazkariak aurkeztua–. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2016ko abenduaren 21ean, aurkeztutako dokumentazioaren bidez eskatu da aipatutako sindikatu-federazioaren estatutuak aldatzeari buruzko dokumentazioa eta estatutuak gordailutzeko.

Bigarrena.– 2016ko abenduaren 28an, honako dokumentazio hau aurkezteko eskatu zen: 2016ko maiatzaren 31n, egindako Ezohiko Batzar Nagusiaren akta sinatu zuten pertsonen identitatea egiaztatzekoa, IFKren txartelaren kopia, eta egoki sinatutako estatutuen ale bat. Errekerimendu horri erantzun egin zitzaion, legez ezarritako epe eta zehaztapenekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan ezarritakoarekin, eta dokumentazio horretan honako dokumentu hauek daude jasota: gordailutze-eskabidea egiteko instantzia, ezohiko batzar orokorraren akta –non aldaketaren erabakia jasota baitago– eta aldatutako estatutuak; eta izenpetzaileen nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da haren jarduketa-eremua, estatutuetako 5. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Egitate horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dira eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen. Bada, dekretu horretako 16. artikuluan, Lan eta Justizia Saila sortzen da, zeinari esleitzen zaizkio, bestek beste, lan-harremanei dagokienez lan-legeriako exekuzio-arloak eta -funtzioak. Horrez gain, xedapen iragankorretarik lehengoan zera ezartzen da: harik eta erregelamendu organikoak –azken xedapenetarik lehenengoa– onartu arte, indarrean izango direla Jaurlaritzako sailen egitura eta funtzioak zehazten dituzten arauak, aplikatzekoa delarik apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuko 11.m) artikulua, zeinarekin organo honi ematen baitzaio honako eskumena: Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuko erakunde sindikalen eta enpresa-erakundeen estatutuen gordailuari dagokion bulego publikoa zuzentzeko dena. Azken dekretu horren bitartez, Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen da.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia, Askatasun sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago.

Hirugarrena.– Gordailutzeko dokumentazioa aztertu ondoren, ikusi da zuzenbidearen araberakoa dela, eta, beraz, bidezkoa da aipatu sindikatu-federazioaren estatutuak aldatzeko aktari buruzko dokumentazioa eta aldatutako estatutuak onartzea gordailutzeko, eta argitara ematea ekintza hori.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Federación de Asociaciones de Auxiliares y Empleados de Farmacia de Euskadi elkartearen estatutuak aldatzeko akta eta aldatutako estatutuak gordailutzeko agintzea.

Bigarrena.– Gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Laugarrena.– Interesdunek aztertu ahalko dute gordailututako dokumentua, eta horren kopia eskatu, baita inpugnatu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, urriaren 10eko 36/2011 Legearen ezarritakoaren arabera (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 26a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala