Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2017ko otsailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
785

AGINDUA, 2017ko urtarrilaren 23koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, «Errenteriako bake-epaitegiaren irisgarritasunerako proiektua»k ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrera azaltzen duena, atzemateko beharrizanaren adierazpenaren ondorioetarako.

Sail honek argitaratzen den agindu hau eman du gaur:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2016ko maiatzaren 13an, Errenteriako Udalak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari baimena eman dio irisgarritasunerako honako obra hauek egiteko: Errenteriako Xenpelar kaleko 4ko bake-epaitegira iristeko igogailua eraikitzeko lanak.

Bigarrena.– Errenteriako bake-epaitegiaren irisgarritasunerako proiektua gauzatzeko epea ezin da luzatu, Irisgarritasuna Promozionatzeko 20/1997 Legeak eta hori garatzen duen 68/2000 Dekretuak ezarritakoa betetzeko.

ZUZENBIDE OINARRIAK

Lehenengoa.– Mugape eta Planta Judizialaren abenduaren 28ko 38/1988 Legearen 64. artikuluak honako hau ezartzen du: Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 10 artikuluak aurreikusitako ondorioetarako, onura publikotzat jotzen ditu aipatutako legean ezarritako planta egiteko honako obra hauek: epaitegiak, auzitegiak eta Justizia Administrazioaren zentro, erakunde eta zerbitzuen eraikinak aldatzekoak.

Bigarrena.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17. eta ondorengo artikuluetan, eta Erregelamenduari dagozkionetan xedatutakoa betetzeko, arauzkoa da proiektua egiteko okupatu edo eskuratu behar diren ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea.

Aipatutako xedapenei, horiekin bat datozenei eta ezargarri diren gainerakoei atxikita, honako hau

XEDATZEN DUT:

1.– Jendaurrean jartzeko hamabost eguneko epeari hasiera ematea «Errenteriako bake-epaitegiaren irisgarritasunerako proiektua» gauzatzeko behar diren ondasun eta eskubideak (eranskinekoak) okupatzeko beharrizanaren deklarazioa egiteko.

2.– Aipatutako epean interesatuek, zerrendan izan daitezkeen erroreak zuzentzeko behar diren datuak idatziz aurkezteko edo, eduki edo erazko kariak direla bide, okupatzeko beharrizanaren aurka egiteko; azkeneko kasu hau gertatuz gero, arestion aipatutako zerrendan azaltzen ez diren ondasunen okupazioa edo eskubideak eskuratzea proiektuaren xederako komenigarriagoak izateagatik lehenespenekotzat jotzen duten zioak adierazi beharko dira.

Arrazoibide-idazkiak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Andia 13, Donostia) aurkeztu ahal izango dira. Hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17. eta hurrengo artikuluetan eta Erregelamenduari dagozkionetan xedatutakoa betetzeko.

Epe horretan zehar, eranskineko ondasun eta eskubideen zerrenda Errenteriako udaletxeko iragarki-taulan ere ikusgai izango da aipatutako ondorioetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 23a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala