Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2017ko otsailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
784

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: 16/2017 Dekretua, urtarrilaren 17koa, Gizarte-larrialdietarako laguntzei buruzko Dekretua aldatzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira urtarrilaren 17ko 16/2017 Dekretuan (2017ko urtarrilaren 24ko EHAA, 16. zk.), euskarazko bertsiona. Dekretu horren bidez, Gizarte-larrialdietarako laguntzei buruzko Dekretua aldatzen da. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2017/417 (16/6) orrialdean, honela dio:

«Laugarren artikulua.– 5. artikuluko 2. paragrafoa beste era batera idatzita geratzen da:

(...)

b) Etxebizitza bat jabetzan edo usufruktuan du eta gizarte-larrialdietarako laguntzak eskatu ditu beste etxebizitza baten alokairu-gastuei aurre egiteko, azken hori haren ohiko bizitokia izanda ere, salbu eta banantzeagatik edo dibortzioagatik eta beste arrazoi batzuengatik, hala nola utzarazpena, beren ohiko bizilekua utzi behar izan duten edo etxeko indarkeriaren biktima diren pertsonak badira, besteak beste.»

Baina honela esan behar du:

«Laugarren artikulua.– 5. artikuluko 2. paragrafoa beste era batera idatzita geratzen da:

(...)

b) Etxebizitza bat jabetzan edo usufruktuan izatea eta gizarte-larrialdietarako laguntzak eskatzea beste etxebizitza baten alokairu-gastuei aurre egiteko, azken hori haren ohiko bizitokia izanda ere, salbu eta desgaitasun-egoeragatik edo egoera hori larriagotzeagatik irisgarritasun falta dutelako, banandu edo dibortziatu direlako, edo beste arrazoi batzuen ondorioz (hala nola utzarazpena) beren ohiko bizilekua utzi behar izan duten edo etxeko indarkeriaren biktima diren pertsonak badira, besteak beste.»

2017/417 (16/6) orrialdean bertan, honela dio:

«Laugarren artikulua.– 12. artikuluko c letra beste era batera idatzita geratzen da:»

Baina honela esan behar du:

«Bosgarren artikulua.– 12. artikuluko c letra beste era batera idatzita geratzen da:»


Azterketa dokumentala