Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2017ko otsailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
783

39/2017 DEKRETUA, otsailaren 7koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Kontseiluaren izendapenaren ordez hau jartzea: Euskal Autonomia Erkidegoko Industria Adarreko Ingeniaritza Gradudunen, Ingeniari Tekniko Industrialen eta Peritu Industrialen Kontseilua.

Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du elkargoen eta kontseilu profesionalen eta tituludun lanbideen arloan, Konstituzioaren 36. eta 139. artikuluetan ezarritakoa eragotzi gabe.

Euskal Autonomia Erkidegoko Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Kontseiluak eskabide bat aurkeztu zuen estatutuen aldaketa onar dakion, izendapena aldatu nahian, graduko titulazio berrietara egokitzeko xedez; izan ere, Boloniako prozesurako egokitzapenetan, lizentzien ordez graduak ezartzen baitira.

Tituludun lanbideei eta profesionalen elkargo eta kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 28.2 eta 29.3 artikuluetan xedatuta dago ezen, profesionalen elkargoen eta kontseiluen izendapena aldatzeko, kasuan kasuko kontseilu profesionalaren txostena behar dela, Eusko Jaurlaritzak dekretu bidez onartu behar duela, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eman behar dela argitara.

Aldeko txostena aurkeztu du Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak (gai honetan sail horrek baitauka eskumena), eta, Ingeniaritza Tekniko Industrialaren Kontseilu Nagusiari aurkeztu ondoren, hark ez du eragozpenik jarri. Horrekin batera, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren txostena ere erantsi da, hura baita eskuduna elkargo eta kontseilu profesionalen arloan.

Horiek oinarritzat hartuta, kontseiluak egindako eskabidea justifikatutzat jotzen denez gero, indarrean diren legeetan zehaztutako izapideak bete ondoren, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko otsailaren 7an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Kontseiluaren izena, aurrerantzean, Euskal Autonomia Erkidegoko Industria Adarreko Ingeniaritza Gradudunen, Ingeniari Tekniko Industrialen eta Peritu Industrialen Kontseilua izango da.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko otsailaren 7an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala