Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2017ko otsailaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
777

AGINDUA, 2017ko urtarrilaren 30ekoa, Lan eta Justiziako sailburuarena, Lan eta Justizia Sailean behin-behineko langile bat izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuta, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Igor Salazar Ochoa jauna Azterlan eta Programetako aholkulari izendatzea Lan eta Justizia Sailean (kodea: 5166; dotazioa: 2; maila: zuzendaria).

Bigarrena.– Aholkularitzako lanpostu baten berezko zereginak bete beharko ditu, bai eta atxikita dagoen arloko zeregin espezifikoak ere.

Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, baldin eta horretarako legez eskatzen diren eskakizunak betetzen baditu, Goi-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1, 5.1 edo 5.2 artikuluetan bildutako aurreikuspen guztiak edo haietako zenbait aplika dakizkion.

Laugarrena.– Izendapen honek 2017ko otsailaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Era berean, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da, izendapena egiten duen organoaren titularrak kargua uzten duenean. Dena den, izendapena edozein unetan indargabetu daiteke.

Bosgarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 30a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala