Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2017ko urtarrilaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
370

IRAGARKIA, Zubimusu Ikastola de Iniciativa Social kooperatiba-sozietatea onura publikokoa dela deklaratzeko espedienteari buruzkoa.

Jesús Alfredo Ispizua Zuazuak, Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Saileko Gizarte Ekonomiaren zuzendariak, iragarki hau eman du:

IRAGARKIA:

Zubimusu Ikastola de Iniciativa Social kooperatiba-sozietateak eskabidea aurkeztu du onura publikokoa dela deklara dezaten, Onura Publikoko kooperatiba-sozietateei dagozkien prozedurei eta betekizunei buruzko araudia onartzen duen otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz. Horrenbestez, dekretu horren 9.3 artikuluan ezarritakoa betez, hogei eguneko epea irekitzen da, interesa duen edonork espedientea azter dezan eta egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 22a.

Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,

JESÚS ALFREDO ISPIZUA ZUAZUA.


Azterketa dokumentala