Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2017ko urtarrilaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
367

IRAGARKIA, 2016ko abenduaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira aurkeztutako berraztertze-errekurtsoen ebazpenak.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak hainbat ebazpen eman ditu aurkeztutako berraztertze-errekurtsoak ezesteko.

Ebazpen horien jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen honen berri ematen zaio alderdi interesdunari, eta jakinarazten, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean Xede horretarako, jakinarazten da diru-laguntzari buruzko jakinarazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak jakinarazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 15a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala