Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2017ko urtarrilaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
365

IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunari jakinarazten baitzaio Industriako sailburuordearen 2016ko urriaren 5eko Ebazpena. Ebazpen horren bitartez, ebazten da Elkar Berri Nexas Rodyzan, Sdad. Coop. enpresari Gauzatu-Industria Programaren 2010eko deialdian emandako diru-laguntza dela-eta irekitako ez-betetze espedientea. Espedientea: GZI-0064-2010.

Aipatutako ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legearen bidez aldatu zen lege hori).

Legezko ohartarazpenak: hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari.

Urratutako araua: Euskal Autonomia Erkidegoko Gauzatu-Industria Programaren araudia.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 22a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala