Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2017ko urtarrilaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
354

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 223/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 223/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Guerin S.A.U.

Abokatua: Eduardo Satostegi Dorado.

Prokuradorea: Pedro Maria Arraiza Sagues.

Demandatua: Erik Arzac Fernandez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-10-31n. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Ez osorik, baina funtsean onartzen dut Guerin, S.A.U. sozietatearen ordezkaritzak aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Erik Arzac Fernández kondenatzen dut auzi-jartzaileari 3.876,55 euroko printzipala ordaintzera, gehi erreklamazio judizialetik ebazpen honen egunera arteko legezko interesak, eta ebazpen honen egunetik ordainketa guztiz egin arteko legezko interesa bi puntutan gehitua, PZLren 576. artikuluarekin bat.

Gehiegikeria da , eta, beraz, deusez deklaratzen da % 8,00-8.05eko berandutza-interesa aplikatzea eta 40 euroko zenbateko finko gehigarriaren kobrantza-kostuengatiko kalte-ordaina, ez baita ezarria.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz prozesuan sortutako kostuak.

Erik Arzac Fernandez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2016ko azaroaren 30a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala