Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2017ko urtarrilaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
348

EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 12koa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira emandako zenbait diru-laguntza, herritar orok izan dezan horien berri. Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2016ko abuztuaren 30eko Aginduaren bidez arautu ziren diru-laguntza horiek, ingurumen-boluntariotzako proiektuak egiten dituzten irabazte-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri eta horietarako deialdia egiteko aginduaren bidez, alegia.

Aipatutako diru-laguntzen deialdi-agindua ikusi da, eta, agindu horrek xedatzen duenez, nahitaezkoa da emandako diru-laguntzen zerrenda jakinaraztea.

Horrenbestez, hauxe

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Emandako diru-laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Zerrenda hori eranskin honetan zehazten da:

Eranskina.– Irabazte-asmorik gabeko erakundeei ingurumen-boluntariotzako proiektuak egiteko emandako diru-laguntzen zerrenda (2016ko abuztuaren 30eko Agindua, 2016ko irailaren 27ko EHAA, 184. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 12a.

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria,

AITOR ZULUETA TELLERIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala