Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2017ko urtarrilaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
346

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 19koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena; honen bidez, nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak diruz laguntzei buruzko apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuaren kariaz 2016ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen da.

Apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak eraiki, egokitu, hobetu eta ekipatzeko diru-laguntzak ematen dira (2006ko ekainaren 4ko EHAA, 106. zk.).

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez, laguntzen deialdia egin zen 2016. urterako, laguntza horiek eskatzeko epea irekiz.

Aipatutako dekretu horren 11.4 artikuluan ezarritakoa betez, eta kasuan kasuko ebazpena banan-banan jakinaraztea eragotzi gabe, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariak ebazpena eman du denek jakiteko dekretu horren babesean onuradun izango diren pertsonak nor diren eta diru-laguntzen kopuru osoa zenbatekoa den; ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Horrenbestez, ondokoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Apirilaren 17ko 62/2007 Dekretuaren kariaz 2016ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea. Dekretu horrek nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak diruz laguntzen ditu.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 19a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

IRMA MARIA BASTERRA UGARRIZA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala