Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2017ko urtarrilaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
345

HUTSEN ZUZENKETA, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 28ko Aginduarena, giza kapital ikertzailea sartzeko diru-laguntzak arautzen dituena: Berrikertu Programa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, argitaratzeko agindu duen organoak hala eskatuta, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako akatsak atzeman dira Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 28ko Aginduan. Agindu horrek giza kapital ikertzailea sartzeko diru-laguntzak arautzen ditu (Berrikertu Programa), eta 2016ko abenduaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (247 zk.) argitaratu zen. Beraz, zuzendu egiten dira hemen:

4.6 artikuluaren d) atalean, 2016/5581 (15/4) orrialdean, hau dioen lekuan:

«d) Erakunde onuradunak kontratatutako ikertzaileak ezingo du partaidetzarik izan erakunde horren kapitalean, ez eta akzioen edo sozietateen bidez erakunde horrekiko lotura duen beste erakunde batean ere».

Honako hau esan behar du:

«d) Erakunde onuradunak kontratatutako ikertzaileak ezingo du partaidetzarik izan, kontratatua izan aurretik, erakunde horren kapitalean, ez eta akzioen edo sozietateen bidez erakunde horrekiko lotura duen beste erakunde batean ere».

9.7 artikuluaren b) atalaren bigarren puntuan, 2016/5581 (15/9) orrialdean, hau dioen lekuan:

«b) Unibertsitate-tituluaren kopia konpultsatua, noiz lortu den adierazita».

Honako hau esan behar du:

«b) Unibertsitate-tituluaren kopia digitalizatua, noiz lortu den adierazita».


Azterketa dokumentala