Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2017ko urtarrilaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
344

15/2017 DEKRETUA, urtarrilaren 17koa, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen Administrazio Kontseiluko kide batzuk kendu eta beste batzuk izendatzeko dena.

Gobernu Kontseiluak 2002ko azaroaren 19an onartutako Garraio Jasangarriaren Gida Planaren helburuetariko bat da garraiatzeko moduen artean bestelako oreka bat sustatzea, ingurumenean eraginik txikiena dutenak bultzatuz, eta horien artean trenbide-sistema, bereziki. Alde horretatik, ekinbide argi bat zehazten du: Euskadiko trenbide-azpiegiturak kudeatzeko ente publikoa sortzea.

Horretarako, maiatzaren 21eko 6/2004 Legeak zuzenbide pribatuko ente publiko bat sortu zuen, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea izenekoa. Ente horren helburua da trenbide arloko azpiegiturak eraikitzea eta administratzea, eta bere jarduera zuzenbide pribatuari lotuko zaio, nahiz eta salbuespen batzuk izango dituen, hala nola kontratazioa, erantzukizun-araubidea, zerga-araubidea eta administrazioaren ahalak erabiltzea dakarten jarduera-eremu jakin batzuk, haietan zuzenbide publikoaren mende egongo baita.

Hori dela eta, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari buruzko maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen 9. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoetan (erakunde horren Administrazio Kontseiluaren osaerari buruzkoak) ezarritakoarekin bat etorriz, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 7. artikulua dela bide, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak proposatu eta Gobernu Kontseiluak 2017ko urtarrilaren 17ko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareko Administrazio Kontseilutik honako kontseilari-bokal hauek kentzea:

– María Almudena Ruiz de Angulo del Campo andrea.

– Marco Boronat Elizalde jauna.

– Miren Izaskun Iriarte Irureta andrea.

– Alexander Boto Basteguieta jauna.

2. artikulua.– Honako jaun-andre hauek estatutuen araberako 4 urteko epealdirako (2021eko urtarrilaren 17ra arte) Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareko Administrazio Kontseiluko kontseilari-bokal izendatzea:

– Antonio Aiz Salazar jauna.

– Mikel Gurutzeaga Zubillaga jauna.

– Janire Bijuesca Bedialauneta andrea.

– María Aranzazu Leturiondo Aranzamendi andrea.

– Alberto Alberdi Larizgoitia jauna.

– Ernesto García Vadillo jauna.

– Pedro María Hernando Arranz jauna.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko urtarrilaren 17an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala