Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2017ko urtarrilaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
342

10/2017 EBAZPENA, urtarrilaren 12koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, Euskadiko Landa Garapenaren 2007-2013 programaren behin betiko ebaluazioa egiteko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak lankidetza-hitzarmen hori sinatu du; beraz, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, Euskadiko Landa Garapenaren 2007-2013 programaren behin betiko ebaluazioa egiteko; eranskinean dago testua.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 12a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 12KO 10/2017 EBAZPENARENA
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREKIN SINATUTAKO LANKIDETZA-HITZARMENA, EUSKADIKO LANDA GARAPENAREN 2007-2013 PROGRAMAREN BEHIN BETIKO EBALUAZIOA EGITEKO

Vitoria-Gasteizen, 2016ko maiatzaren 2an.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuorde Victor Oroz Izaguirre jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatuz.

Bestetik, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerketaren arloko errektoreordea, Fernando Plazaola Muguruza jauna, unibertsitatearen izenean eta hura ordezkatuz.

Biek euren eskumenak erabiliz eta hitzarmen hau egiteko ahalmen eta gaitasuna elkarri aitortuz, honako hau

ADIERAZTEN DUTE.

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoak, bere lurraldearen barruan, eskumena dauka nekazaritza- eta arrantza-gaietan, Konstituzioaren 148. eta 149. artikuluetan eta Euskal Herriko Autonomi Estatutuaren 10., 11. eta 12. artikuluetan zehaztutakoarekin bat etorriz, eta bere eskumenak (Europako Batasunaren araugintzan eta politikagintzan koordinazio-neurriak burutzeko, baita Sailaren Plan Estrategiko eta dagozkien jarraipen-txostenen eraketa koordinatzeko eta Programazio Dokumentu Bakarrak eta Europako Batasunaren helburuei eragiten dieten planak diseinatzeko ere) erabiltzen ditu Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzaren bitartez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 190/2013 Dekretuaren 19. artikuluan zehaztutakoaren arabera.

Bigarrena.– Euskal Herriko Unibertsitateak, bere ezaguera zientifikoak oinarritzat hartuta, nekazaritza- eta arrantza-baliabideen kudeaketaren eraginkortasunari buruzko analisia ekartzen du ikuspegi sozioekonomikotik, politika komunitarioek Euskal Autonomia Erkidegoari nola eragiten dioten kontuan hartuz. Ikerketa horiek bide ematen dute nekazaritza- eta arrantza-politiken arrakastari edo porrotari eragiten dioten alderdiak hobeto ezagutzeko, eta, horrenbestez, zerbitzugintza garatzeko eta hobetzeko estrategiak eta tresnak definitzeko, politika publiko eginkorragoak lortzeari begira.

Hirugarrena.– Hitzarmenkideok funtsezkotzat jotzen dute Unibertsitatea eta Erakundeak lankidetzan aritzea. Izan ere, gizarteak, gaur egun, ohiko irakaskuntzaz gain, ikerketa-lana eta horren ondoriozko berariazko ezaguera estrategikoen berri ematea eskatzen dio Unibertsitateari ekoizpen-prozesuak laguntzeari begira. Horrela, dudarik gabe, bizitza ekonomikoa biziagotu eta aberastasun gehiago sortuko da herritar guztion onerako. Hobekuntza sozial hori, besteak beste, administrazioen kudeaketaren hobekuntzatik beretik etorri da, eta hori lortu ahal izateko beharrezkoa da ikuspegi kualifikatua duen lankidetza izatea. Horrela, ikuspegi akademikoak bat egiten du administrazio-kudeaketarekin, ezaguera teoriko-praktikoak elkarri emanez. Izan ere, ezaguera zientifikoak praktikan jartzean sortutako ideia berriak erabiltzeak administrazioaren kudeaketa hobetzea dakar.

Horrenbestez, honako hau

ADOSTEN DUTE:

Berariazko lankidetza-hitzarmen hau izenpetzea honako hauek oinarritzat hartuta:

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Xedea.

Hitzarmen honen xedea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila) eta UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza-esparrua ezartzea da, 2007-2013 aldiko Euskadiko Landa Garapenerako Programaren azken ebaluazioa egiteko.

Bigarrena.– UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen konpromisoak.

2007-2013 aldiko Euskadiko Landa Garapenerako Programaren azken ebaluazioa egitea; 2016ko urriaren 3an entregatu beharko da.

Hirugarrena.– Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren konpromisoak.

I.– UPV/EHUri berrogei mila (40.000) euro ematea.

II.– Gauzatu beharko diren jardueren esparruan, behar den informazioa ematea UPV/EHUri lanak behar bezala gauzatzeko.

Laugarrena.– Indarraldia.

Hitzarmen hau indarrean egongo da sinatzen den egunetik 2016ko abenduaren 31ra arte. Nolanahi ere, haren ondorioek 2016ko urtarrilaren 1a arteko atzeraeragina izango dute.

Bosgarrena.– Jarraipen-batzordea.

Jarraipen Batzorde paritarioa eratuko da, eta honako hauek osatuko dute: Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Euskadiko Landa Garapenerako Programaren Kudeaketa Agintaritzaren lantaldeko bi pertsonak eta Euskal Herriko Unibertsitatearen bi ordezkarik. Batzorde horren ardura da hitzarmen honen xedea betetzen ote den zaintzea, eta hitzarmena hobeto garatzeko beharrezkoak diren neurriak proposatzea.

Seigarrena.– Ordaintzeko modua.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak berrogei mila euroak hiru alditan ordainduko ditu, honela banatuta:

Lehen ordainketa: lan-plana aurkeztu eta onartu ondoren, ezarritako zenbatekoaren % 30 ordainduko da.

Bigarren ordainketa: lanaren behin betiko zirriborroa aurkeztu ondoren % 30 ordainduko da.

Hirugarren ordainketa: behin betiko lana aurkeztu ondoren gainerako % 40a ordainduko da.

Zazpigarrena.– Izaera eta interpretazioa.

Hitzarmen honek administrazio-izaera du. Hitzarmenkideek beren beharrak betetzen ez badituzte Hitzarmen hau suntsiarazi egingo da. Hitzarmen hau ulertzean, aldatzean, betetzean edo suntsiaraztean sor litezkeen auziak, administrazio-bidea bukatu ondoren, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren ezagutzaren eta ebazpenaren eraginpean geratuko dira Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 8.3 artikuluan zehaztutakoaren arabera, horrela ezartzen baitu jurisdikzio hori arautzen duen 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legeak.

Eta bi alderdiak bat datozela eta adierazitako guztia onartzen dutela erakusteko, hitzarmen hau izenpetzen dute, bi aletan, izenburuan esandako tokian eta egunean.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.

EHU/UPVko Ikerketaren arloko errektoreordea,

FERNANDO PLAZAOLA MUGURUZA.


Azterketa dokumentala