Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2017ko urtarrilaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
327

IRAGARKIA, 2016ko abenduaren 27koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arabako lurralde-ordezkariarena, Lapuebla de Labarca eta Laguardiako udal-mugarteetan (Araba) «Cenicero-Fuenmayor» eta «Norias-Margen Izda» aireko lineen arteko lotura egiteko 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoari buruzko proiektua jendaurrean jartzeko dena.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikuluan (2002ko abenduaren 12ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000ko abenduaren 27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta testu horretako azken xedapenetarik lehenengoan, 1957ko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean erakusten da beherago zehaztu jarduketa, hain justu ere eskatzailearen arabera desjabetu beharrekoak diren ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatzarekin batera.

● Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, SAU, zeinaren helbidea baita: Laguardiako errepidea, 91-93 (26006 Logroño).

● Eskatzen direnak: administrazio-baimena, exekuzio-proiektua onartzea eta onura publikoaren deklarazioa.

● Helburua: zonaldean energia elektrikoaren horniketaren kalitatea hobetzea.

●Erreferentzia: RS 1-19139 / AT-H-2016-00008 (18214).

Proiektatu den 13,2 kV-ko aireko linearen helburua da «Cenicero-Fuenmayor» linea lotzea 205 zenbakidun euskarrian, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2016ko maiatzaren 6ko Aginduan sartuta dauden hegazti-faunaren babes-eremuak zeharkatuz. Eremuetako bat da 205 eta 155 zenbakidun euskarrien artean dagoena, eta, bestea, 169 eta 131 zenbakidun euskarrien artean dagoena.

● Linearen ibiltartea: Lapuebla de Labarca eta Laguardiako udal-mugarteak.

● Proiektuak eraginpean hartzen dituen ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

● Aurrekontua: 4.399,77 euro.

Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, proiektua azter dadin Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) zein kasuan kasuko udaletxean; eta, bestetik, egoki iritzitako erreklamazioak aurkez daitezen (bina ale) iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 27a.

Lurralde-ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRÓN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala