Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2017ko urtarrilaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
322

EDIKTUA, espetxeratuen zaintzako 5392/2015 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: nire ardurapeko epaitegi honetan, gizartearentzako lanak egiteari buruzko 5392/2015 espedientea bideratu da, Luis Alberto Ramirez Florez zigortuaren aurka. Luis Alberto Ramirez Florez Kolonbian jaio zen 1974-01-17an, haren nortasun-agiria X3138078G da eta Luis Albertoren eta Alba Mariaren semea da. Haren azken helbidea hau izan da: Fernandez del Campo kalea 33, 2. eskuina, Bilbao; baina, egun, ez dakigu non dagoen. 2016-12-20an, espediente horretako autoa eman da, eta hona hemen haren xedapen-zatia:

«Deklaratzen da Luis Alberto Ramirez Florezek ez duela bete gizartearentzako lanak egiteko ehun eta hirurogeita hamasei eguneko zigorra, 2270-13-4 zenbakiko betearazpenean ezarria.

Bidal bekio testigantza Bilboko guardiako epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, dagozkion ondorioetarako.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari (Bilbokoari) eta zigortuari, EHAAren bidez, eta, halaber, ohartarazi haren aurka erreforma-errekurtsoa aurkez dezakeela epaitegi honetan, hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.

Hala erabaki eta sinatzen du Ruth Alonso Cardona andreak, Espetxeratuen Zaintzako Bilboko (Bizkaia) Epaitegiko epaile magistratuak; eta horren fede ematen dut».

Eta, non dagoen ez dakigunez, Luis Alberto Ramirez Florez zigortuari –askatasun baldintzatuan da– jakinarazpena egiteko balio dezan, eta, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egiten dut Bilbon (Bizkaia), 2016ko abenduaren 20an. Jakinarazi egiten zaio, halaber, ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aurrera.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala