Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2017ko urtarrilaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
320

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1028/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1028/2015 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Eduardo Arroniz Ibañez de Opacua.

Abokatua: Pedro Fernandez Sanchidrian.

Prokuradorea: Sebastian Izquierdo Arroniz.

Demandatua: Adnan Nawaz Warraich.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-11-30ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Guztiz baiesten da Sebastián Izquierdo Arróniz prokuradoreak Eduardo Arróniz Ibañez de Opacuaren izenean eta hura ordezkatuz Adnan Nawed Warraich-en aurka aurkeztutako demanda. Hori dela-eta, Adnan Nawed Warraich kondenatzen dut 2.887 euro gehi prozesuko kostuak ordaintzera.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Adnan Nawaz Warraich demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 30a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala