Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2017ko urtarrilaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
319

EDIKTUA, 320/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Honako hau jakinarazten dut: zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako prozeduran, 320/2015 erregistro-zenbakia duen judizio arruntean, epaia eman da; haren kopia eskura dute interesdunek bulego judizial honetan, eta horrela jakin dezakete epaiaren eduki osoaren berri.

Alfonso Fernando Elosua Diazi legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, ediktu hau egin dut Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Jasotzaileari ohartarazten zaio ezen, ondorengo komunikazioetarako, ebazpenen kopia jarriko dela bulego judizial honetako iragarki-oholean, auto edo epai, epatze edo prozedura-amaierakoak ez badira; ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke, hogei eguneko epean.

Getxo (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko abenduaren hamabosta. Begoña Gil Zabala idazkari judiziala.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala