Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2017ko urtarrilaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
317

EDIKTUA, nahitaezko zortasuna eratzeari buruzko 150/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 150/2015 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Eibarko Bittor Sarasketa 4-ko Jabeen Erkidegoa.

Abokatua: Jose Manuel Urkiri Azpiazu.

Prokuradorea: Luis Echaniz Aizpuru.

Demandatua: Martin Errasti y CIA, S.A.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2016-11-25ean, eta honela dio xedapen-zatiak:

XEDAPENAK

Baietsi egiten dut Eibarko Bittor Sarasketa 4-ko Jabeen Erkidegoak Martin Errasti y CIA, S.A.ren aurka aurkeztutako demanda, eta, ondorioz, demandatuaren lokalean igogailua instalatzeko zortasun bat dagoela deklaratzen dut; Iñaki Ansola Uriguen arkitektoak egindako proiektuaren arabera gauzatu beharko da hori, eta demandatuari, 5,9 metro okupatzeak dakartzan kalte-galerengatik, lau mila ehun eta hirurogeita hemeretzi euro eta hirurogeita hamazazpi zentimoko (4.179,77) kalte-ordaina eman beharko zaio.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Martin Errasti y CIA, S.A. demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Eibar (Gipuzkoa), 2016ko abenduaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala