Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2017ko urtarrilaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
304

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 19koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bitartez Gestión 10 Gestión y Formación SL erakundea berriz izendatzen baita baimendutako profesionalak prestatzeko erakunde.

Espediente-zenbakia: SEG/034/2016.

AURREKARIAK

1.– 2016ko martxoaren 10ean, Gestión 10 Gestión y Formación SL erakundearen ordezkariak eskabidea aurkeztu zuen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailean, baimendutako profesionalak prestatzeko erakunde berriz izenda dezaten.

– Garabi mugigarri-autopropultsatuen operadorea. Kategoria: A.

– Garabi mugigarri-autopropultsatuen operadorea. B kategoria.

– Dorre-garabiko operadorea.

2.– Eskatzaileak espedienteari egiaztagiriak erantsi dizkio, bertan adierazten baita erakundearen hasierako baimena eragin zuten egoerak, giza baliabideek eta baliabide teknikoek beren horretan dirautela, segurtasun industrialaren arloko kualifikazio indibidualeko txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan xedatutako eskakizunak eta baldintzak betetzeko xedez.

3.– Aurkeztutako agiriak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko Ordezkaritzako zerbitzu teknikoek aztertu ondoren, 2016ko irailaren 22an erakunde eskatzailearen instalazioak ikuskatu, eta, 2016ko urriaren 5ean, eskatutakoaren aldeko txostena egin du Industria eta Energia Administrazioko teknikariak.

Espedientea ebazterakoan, erreferentzia hauek egin eta kontuan hartu behar dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria da ebazpen hau emateko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoarekin bat.

2.– Segurtasun industrialaren arloko kualifikazio indibidualeko txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan xedatutakoaren arabera izapidetu da espedientea.

3.– Egiaztatuta dago Gestión 10 Gestión y Formación SL erakundeak badauzkala 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan adierazitako instalazioak, eta Bizkaiako Lurralde Historikoan daudela.

4.– Halaber, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 25. artikuluan xedatutakoa betetzeko xedez, aurreikusitako ikastaroei, ikastaroetako gaiei, metodologiari, antolamenduari eta ebaluazio-sistemei buruzko dokumentazio nahiko aurkeztu du erakunde eskatzaileak, eta behar bezala egiaztatu du badauzkala giza baliabideak ikastaroak emateko.

Aipatutako lege-manuak eta oro har eta gai honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Gestión 10 Gestión y Formación SL erakundea berriz izendatzea baimendutako profesionalak prestatzeko erakunde, espezialitate hauetarako:

– Garabi mugigarri-autopropultsatuen operadorea. A kategoria.

– Garabi mugigarri-autopropultsatuen operadorea. B kategoria.

– Dorre-garabiko operadorea.

2.– Ebazpen honetako baimena izateko, ezinbestean bete behar dira eskabidean bertan adierazitakoak.

3.– Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakundeen Erregistro Berezian Gestión 10 Gestión y Formación SL erakundeak daukan inskripzioko erregistro-zenbakia hau da: BPPEB. A-0096.

4.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi, eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 19a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.


Azterketa dokumentala