Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2017ko urtarrilaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
300

AGINDUA, 2016ko azaroaren 29koa, Fundación Viuda de Elizaran fundazioari buruzko hutsak zuzentzeko dena.

Aztertu da sail honek 2016-20-0374 espedientearen barruan 2016ko azaroaren 11n emandako Aginduan atzemandako hutsa zuzentzeko espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2016ko azaroaren 11n, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak honako agindu hau eman zuen:

«Agindua, 2016ko azaroaren 11koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan «Fundación Viuda de Elizaran» fundazioaren estatutuetako 9. artikuluan egindako aldaketa onartu eta inskribatzeko dena».

Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu zen –fundazioari irekitako orrian– fundazioaren estatutuen 9. artikuluari egindako aldaketa.

Bigarrena.– Fundazioen Erregistroak hutsa antzeman du aipatutako aginduan, eta, horren ondorioz, baita horrek jasotako akordioak inskribatzeko egindako erregistro-idazpenean ere.

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak dauka espediente hau ebazteko eskumena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluak ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 25.1 artikuluak hau ezartzen du:

«Inskripzioetan, ezeztatzeetan, prebentzio-idazpenetan nahiz ertzeko oharretan egindako akatsak ezingo dira zuzenketa, zirriborro edo marra bidez zuzendu. Horretarako, beste idazpen bat egingo da, eta bertan garbi adierazi beharko da zein den zuzendu den akatsa, eta idazpenak hasiera-hasieratik nolakoa izan behar zuen.»

Hirugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak hau xedatzen du:

«Herri-administrazioek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.»

Laugarrena.– Aipatu aginduan hutsa antzeman denez, eta horren ondorioz, baita horrek jasotako akordioak inskribatzeko egindako erregistro-izendapenean ere, egokia da zuzenketa ofizioz egitea.

Hori guztia ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan «Fundación Viuda de Elizaran» fundazioaren estatutuetako 9. artikuluan egindako aldaketa onartu eta inskribatzeko den Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2016ko azaroaren 11ko Aginduaren aurrekarietako bigarrenean antzemandako hutsa zuzentzea. Beraz, hau dioen tokian:

«9. artikulua.– Patronatuaren osaera.

Batzordea lau pertsonak osatuko dute: lehendakariak, lehendakariordeak, idazkariak eta administratzaileak. Denak izango dira sekularrak, lehendakaria izan ezik, zeina Donostiako Santa Maria Basilikako parrokoa izango baita, edo horrek izendatzen duen apaiz bat.

Sekularrak izendatzea Donostiako Elizbarrutiko Gotzainari dagokio eta ordezkaritza-eskubidea Donostiako San Vicente Paul elkartearen Consejo Particular de las Conferencia de Caballeros delakoari eta, hala ez bada, Donostiako Santa Maria, San Bizente eta Artzai Ona elizetako hiru parrokoei.

Moraltasun eta erlijiotasunaren arloan itzal ona dutenen artetik egingo da izendapena, zeina Gotzainak ezeztatu dezakeen».

Hau esan behar du:

«9. artikulua.– Patronatuaren osaera.

Patronatua gehienez ere sei pertsonak osatuko dute: lehendakariak, lehendakariordeak, idazkariak, administratzaileak eta beste bi kidek. Patronatuaren lehendakaria Donostiako Santa Maria Basilikako parrokoa izango da, berezko eskubidez. Gainerako beste bost kideen izendapena egitea Donostiako Elizbarrutiko gotzainari dagokio, eta ordezkaritza-eskubidea fundazioaren patronatuari. Moraltasun eta erlijiotasunaren arloan itzal ona dutenen artetik egingo da izendapena; gotzainaren esku egongo da izendapenok ezeztatzea».

Bigarrena.– Agindu horretan egun horretan egindako erregistro-idazpena zuzentzea.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 29a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IŃAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala