Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2017ko urtarrilaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
128

IRAGARKIA, honako helburu hau duen administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena: Euskadiko EGF 2014-2020ko Programa Operatiboaren barruan eta Gazteen Enplegua Sustatzeko 2014-2020ko Programa Operatiboaren barruan Europako Gizarte Funtsak Euskal Autonomia Erkidegoan finantzatutako eragiketen kontrol- eta egiaztatze-sistema bat ezarri eta garatzea (Espedientea: A-008/DEPS2016).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-008/DEPS2016.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: 48 hilabete.

e) Lizitaziorako iragarkia noiz argitaratu zen: 2016ko uztailaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 141. zk.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide daude, SPKLTBn ezarritakoaren arabera, betiere karatula honetan eta administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritakoaren aurka ez badoa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua. Zenbateko garbia: 223.140,50 eta 46.859,50 euro (BEZa). Guztira, 270.000,00 euro.

5.– Esleipena.

● Eguna: 2016ko urriaren 15a.

● Kontratista: Zubizarreta Consulting.

● Nazionalitatea: espainiarra.

● Esleipenaren zenbatekoa: 154.211,39 euro (BEZik gabe).

6.– Formalizazioa: 2016ko abenduaren 9a.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 13a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala