Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2017ko urtarrilaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
127

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 583/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Merkataritza Laguntza emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko merkataritza-arloko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 583/2015 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Jose Miguel Ruiz Cornes.

Alderdi demandatua: Thai Airways Internacional Public Company Limited Sucursal en España.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da; hona hemen idazpurua eta epaitza:

207/2016 EPAIA

Epailea: Jose Luis Nuñez Corral jauna.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamaseiko azaroaren hogeita bia.

Alderdi demandatzailea: Jose Miguel Ruiz Cornes.

Abokatua.

Prokuradorea: Iratxe Damborenea Agorria.

Alderdi demandatua: Thai Airways Internacional Public Company Limited Sucursal en España.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: merkataritza-zuzenbidea.

José Luis Núñez Corral jaunak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegiko magistratu denak, ikusi ditu hitzezko judizioaren honako auto hauek: auzi-ihesean den Thai Airways-en aurka, Azcarraga letratuak lagundurik eta epaitegietako prokuradore Damborenea andreak ordezkaturik, José Miguel Ruiz Cornesek eskatutakoak. Xedea: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baietsi egiten dut José Miguel Ruiz Cornesek Thai Airways-en aurka jarritako demanda, eta, ondorioz, auzi-jartzaileari 600 euro pagatzera kondenatzen dut demandatua. Ebazpen honetan jasotako zuzenbidezko hirugarren oinarrian zehaztutako interesak sorraraziko ditu aipatu zenbatekoak.

Ebazpen hau irmoa da, eta bere aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratuak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, 2016ko azaroaren 22an.

Demandatuaren gaur egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Eta demandatuari, Thai Airways Internacional Public Company Limited Sucursal en España-ri, jakinarazpena behar bezala egiteko ematen da hau, bi mila eta hamaseiko azaroaren hogeita bian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala