Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2017ko urtarrilaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
126

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 16/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 16/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Joy Osagie.

Abokatua: Damaso Dominguez Juanes.

Prokuradorea: Uxue Gerriko Apalategi.

Demandatua: Akpoka Kingsley.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, autoa eman da 2016-11-02an. Hona hemen epaitza:

AUTOA

Epailea: Diego Dorronsoro Diez.

Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamaseiko azaroaren bia.

Inpugnatzeko modua: auto honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, hori jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (BJLO, 214.4 artikulua).

Aurreko idatzi-zatian aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasiko dira (BJLO, 267.9 artikulua).

Akpoka Kingsley demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2016ko azaroaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala