Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2017ko urtarrilaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
124

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 102/2016 prozedura monitorioaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: jabetza horizontalari buruzko 102/2016 prozedura monitorioa.

Demandatzailea: Donostiako Gurutze kaleko 10. zenbakiko jabekideen erkidegoa.

Abokatua: Manuel Maria Soto Maestu.

Prokuradorea: Marisa Hernandez Vegas.

Demandatua: Construcciones Irandatz, SL.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioan, dekretua eman zen 2016-06-21ean, non xedapen-zatia honakoa baita:

1.– Amaitutzat ematen da Gurutze kaleko 10. zenbakiko jabekideen erkidegoak Construcciones Irandatz, SLren aurka bideratutako prozesu monitorioa. Gaia: 681,25 euro erreklamatzea jabekideen erkidegoari ordaindu gabeko kuotak direla-eta, eta 28,07 euro ordainketa aurretiko errekerimendu-gastuak direla-eta.

2.– Halaber, zorduna kondenatzen da abokatuaren lansariak eta prokuradorearen eskubideak ordaintzera, PZLb-ko 394. artikuluaren hirugarren paragrafoan ezarritako mugak kontuan hartuz, betiere.

3.– Donostiako Gurutze kaleko 10. zenbakiko jabekideen erkidegoari helaraz bekio, hala behar bada, betearazpena agintzea premia dezan, eta ohartarazi abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela, eskatutako zenbatekoa 2000 euro baino gehiagokoa bada.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Hala dekretatzen eta sinatzen dut.

Construcciones Irandatz, SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak berrikuspen-errekurtsoa aurkez dezake epaitegi honetan. Horretarako, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia, eta, bertan, errekurtso-egilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta, egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (kontu-zenbakia: ES55 0049 3569 9200 0500 1274 0699 0000 00 010216). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikuspena). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2016ko irailaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala