Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2017ko urtarrilaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
121

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 29koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinarekin argitara ematen baita agortu egin direla Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Funtsaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntzen finantzaketa-linea iraunkorrerako funtsak; zehazki, 2016ko apirilaren 27an, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak emandako Ebazpenaz onartutako deialdiaren barruan emanak.

Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak ekintza humanitarioetarako laguntzak arautzen ditu, garapenerako lankidetzaren kargurakoak, eta bi jarduera-mota bereizten. Alde batetik, larrialdietan laguntzeko proiektuak daude, zeinen bidez, biziraupena bermatzeko eta hondamendiek eragindako sufrimendua eramangarriago egiteko, oinarrizko ondasunak eta zerbitzuak eskuragarri jarri nahi baitira, urgentziaz. Bestetik, ekintza humanitarioetarako proiektuak daude, zentzu zabalagoan; horri lotutako jarduerak larritasun-maila txikiagokoak dira, eta garapena, giza eskubideak eta bakegintzaren oinarriak sustatzeko dira.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2016ko apirilaren 27ko Ebazpenaren bidez (maiatzaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 83. zk.), garapenerako lankidetzako funtsaren kargura ekintza humanitarioetarako laguntzak emateko 2016ko deialdia egin zen.

Apirilaren 27ko ebazpen horretako 2. artikuluko 3. paragrafoa kontuan izanik, ekintza humanitarioetarako laguntzen finantzaketa-linea iraunkorrerako funtsak agortzea ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren ebazpen baten bidez.

EBAZTEN DUT:

Aditzera ematea ezen agortu egin direla Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Funtsaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntzen finantzaketa-linea iraunkorrerako funtsak; zehazki, 2016ko apirilaren 27an, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak emandako Ebazpenaz onartutako deialdiaren barruan emanak.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio bideari. Eta beraren eraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela esan nahiko du, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzietako bidea.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 29a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala