Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2017ko urtarrilaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
111

250/2016 DEKRETUA, abenduaren 27koa, Nekane Balluerka Lasa andrea Euskal Herriko Unibertsitateko Errektore izendatzeko dena.

2016ko abenduaren 12an, Euskal Herriko Unibertsitateko Hauteskunde Batzordeko Orokorreko lehendakari gisa ziharduela, Irakaslego errektoreordeak Euskal Herriko Unibertsitateko Idazkaritza Nagusiaren egiaztagiri bat bidali zuen, Nekane Balluerka Lasa andrea, Unibertsitateko katedraduna, errektore hautatu izan dela behin betiko aldarrikatzeko dena; aldarrikapen hori, Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuen 179. artikuluarekin eta Errektorea izendatzeko Araudiarekin bat datorrelarik.

Horregatik, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko abenduaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Nekane Balluerka Lasa andrea Euskal Herriko Unibertsitateko Errektore izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko abenduaren 27an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala