Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2017ko urtarrilaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
110

249/2016 DEKRETUA, abenduaren 27koa, Iñaki Goirizelaia Ordorika jauna Euskal Herriko Unibertsitateko errektore gorenaren kargutik kentzea xedatzeko dena.

2016ko abenduaren 12an, Euskal Herriko Unibertsitateko Hauteskunde Batzordeko Orokorreko lehendakari gisa ziharduela, Irakaslego errektoreordeak Euskal Herriko Unibertsitateko Idazkaritza Nagusiaren egiaztagiri bat bidali zuen, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea behin betiko izendatzeari buruzkoa; izendapen hori, Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuen 179. artikuluarekin eta Errektorea izendatzeko Araudiarekin bat datorrelarik.

Hortaz, Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuen 180. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, Iñaki Goirizelaia Ordorika jauna Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen kargutik kentzea xedatzen da.

Horregatik, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko abenduaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Iñaki Goirizelaia Ordorika jauna Euskal Herriko Unibertsitateko errektore gorenaren kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko abenduaren 27an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala