Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2016ko abenduaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5265

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, Arabako ESIko Etxeko Ospitalizazio Zerbitzurako errentamenduko ibilgailuak hornitzeko espedientearen lizitazio-prozedura irekiari dagokiona.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Arabako ESIa.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Ekonomia eta Finantza Kudeaketa Unitatea, Kontratazio Administratiboko Atala, Adriano VI.a 20 – 2. sol., Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945 29 41 25. Faxa: 945 00 67 42.

c) Espediente-zenbakia: G/140/20/1/1570/O101/0000/112016.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: hornidura.

b) Xedearen deskribapena: errentamenduko ibilgailuak hornitzea Arabako ESIko Etxeko Ospitalizazio Zerbitzurako.

c) Lote eta zenbakien araberako banaketa: lote bat.

3.– Esleitzeko modua, izapideak eta prozedura.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: ikuspegi ekonomikotik onena den eskaintza, zenbait balorazio-irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 201.600,00 euro (BEZik gabe).

5.– Behin betiko fidantza: bai, esleipenaren zenbatekoaren % 5.

6.– Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: ikusi 1.b) puntua.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.

a) Sailkapena: ez dagokio.

b) Bestelako betekizunak, kaudimen ekonomiko eta finantzarioari eta kaudimen tekniko eta profesionalari dagokienez: ikusi oinarriak.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko epemuga: 2016ko abenduaren 27a, 15:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan adierazitakoa.

c) Aurkezteko lekua: ikusi 1.b) puntua.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak onartzea: bai.

9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak: klausula administratibo partikularren pleguko karatulan ezarritakoaren arabera.

a) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak: 25 puntu:

– Segurtasuna, kontsumoa eta alderdi ekologikoak: 25 puntu.

b) Formuletan oinarritutako irizpideak: 75 puntu:

– Prezioa: 70 puntu.

– Gainditzearen/falta izatearen ondoriozko prezioa kilometroko: 5 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizioa egiteari lotutako irizpideak. Erakundea: Arabako ESIa-Ekonomia eta Finantza Kudeaketa Unitatea, Adriano VI.a 20 - 2. sol., 01008 Vitoria-Gasteiz (Araba). Data: 2017ko urtarrilaren 9a, 12:45ean.

b) Eskaintzak irekitzea, alderdi ekonomikoari loturiko eta formula bidez balioztatu daitezkeen irizpideak: Arabako ESIa-Ekonomia eta Finantza Kudeaketa Unitatea, Adriano VI.a 20 - 2. sol., 01008 Vitoria-Gasteiz (Araba). Data: 2017ko urtarrilaren 16a, 12:45ean.

11.– Argibide gehiago: ez.

12.– Iragarpen-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo webgunea: www.osakidetza.euskadi.eus

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 29a.

Kontratazio Mahaiko presidentea,

FERNANDO ENCINAR MARTÍN.


Azterketa dokumentala