Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2016ko abenduaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5263

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 464/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 464/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: BBVA Seguros, S.A.

Abokatua: Nerea Garcia Ormaza.

Prokuradorea: Manuel Hernandez Urigüen.

Demandatua: Reformas Seinsa, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2015-09- 18an, eta honela diote xedapenek:

XEDAPENAK

Osorik baiesten da Manuel Hernández Urigüen prokuradoreak BBVA Seguros S.A.ren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Reformas Seinsa S.L.ren aurkakoa.

Demandatua auzi-jartzaileari 1.943,27 euro ordaintzera kondenatzen dut, gehi demanda aurkeztu zenetik ebazpen honen egunera arteko legezko interesak eta prozesukoak, dena ordaindu arte, eta prozesuan sortutako kostuak ere ordaindu beharko ditu.

Ebazpen honen aurka, ezin da inongo errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Aldatu Reformas Seinsa, S.L. demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2016ko abuztuaren 31.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala