Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2016ko abenduaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
5262

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 25ekoa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, zeinaren bidez ematen baita 2016ko ekitaldiko Giza Eskubideen «René Cassin» Saria.

Urriaren 16ko 427/2013 Dekretuaren bidez arautu zen Giza Eskubideen «René Cassin» Saria (2013ko urriaren 24ko EHAA).

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2016ko irailaren 19ko Ebazpenaren bidez iragarri zen Giza Eskubideen «René Cassin» Sarirako 2016ko deialdia (2016ko urriaren 3ko EHAA).

Aipatu ebazpenaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera osatutako epaimahaia bilduta, gaiari buruzko erabakia hartu zuen, eta ebazpen-proposamena egin.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Saria ematea.

Giza Eskubideen «René Cassin» Saria ex aequo ematen zaie hiru erakunde hauei: Salvamento Marítimo Humanitario (SMH), Zaporeak-Sabores Solidarios (Intxaurrondotik Wukrora Elkartea) eta Comunidad de Sant´Egidio; izan ere, errefuxiatuen krisi humanitario etengabeko eta odoltsuaren aurrean, justiziaren aldeko erreakzio solidarioa eta borroka eredugarria gorpuzten dute elkarteok. Saria Giza Eskubideen «René Cassin» Saria arautzen duen urriaren 16ko 427/2013 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideei jarraikiz eman da.

Bigarren artikulua.– Saria ordaintzea.

Saria saritutako hiru erakundeen artean banatuko da, hiru zati berdinetan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 25a.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.


Azterketa dokumentala