Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2016ko abenduaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GETXOKO UDALA
5225

IRAGARKIA, Getxo udalerriko Zarata Mapa eta Zonakatze Akustikoa behin betiko onesteari buruzkoa.

Alkatetzaren 2016ko azaroaren 10eko 4601/2016 zenbakidun Dekretuaren bidez ondokoa xedatu zen:

Lehenengoa.– Getxoko udalerriko Zarataren Mapa eta Zonakatze Akustikoa behin betiko onestea.

Bigarrena.– Dokumentazioa formatu digitalean bidaltzea, analisiari buruzko agiriak eta gaiari lotutako dokumentazio grafikoa barne, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EAEko Aldizkari Ofizialean eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Getxo, 2016ko azaroaren 11.

Alkatea,

IMANOL LANDA JAUREGI.


Azterketa dokumentala