Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2016ko abenduaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5224

IRAGARKIA, zeinen bide jakinarazten baitzaie interesdunei uren aprobetxamenduarako espedientearen iraungtzea.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera eta Uren Legearen 66.2 artikuluan eta Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduaren 161.2 artikuluetan eta ondorengoetan ezarritakoarekin bat eginez, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bitartez argitaratzen da iragarki honen I. eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituzten ur-aprobetxamenduen emakidak iraungitzat jo direla eta burututako jarduerak artxibatzea ebatzi dela.

Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren aurrean, ebazpen honen kontrako gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iragarki honek I. eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 18a.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloko arduraduna,

AITOR BELDARRAIN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala