Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2016ko abenduaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
5221

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bidez publikotasuna ematen baitzaio BTMren 3. lineako Arizko trakzio-azpiestazio elektrikoaren obrari buruzko lizitazioaren esleipenari.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: BTMren 3. lineako Arizko trakzio-azpiestazio elektrikoaren obra.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2016ko maiatzaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 81. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: bi milioi zazpiehun eta berrogeita zortzi mila ehun eta laurogeita sei euro eta hirurogeita hamaika zentimo (2.748.186,71), BEZa kanpo.

5.– Esleipena.

a) Data: 2016ko azaroaren 2a.

b) Esleipenduna: Eldu, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: milioi bat zazpiehun eta laurogeita hamazortzi mila seiehun eta laurogeita hamaika euro eta zentimo bat (1.798.691,01), BEZa kanpo.

e) Egikaritzeko/entregatzeko epea: hamaika (11) hilabete.

Bilbao, 2016ko azaroaren 24a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala