Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

232. zk., 2016ko abenduaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5218

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 218/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 218/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Yurasy Matto Roca.

Alderdi demandatua: Darwin Mercado Vaca.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan epaia eman da eta honela dio hitzez hitz:

Nik, Enrique Sierra Martinezek, Bilboko Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, jakinarazten dut:

Epaitegi honetan, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 218/2016 (O) prozedura bideratu da, interesdunak eskuragarri izango du epaiaren kopia bulego honetan.

Demandatuari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen du idazki hau, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatutako ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.

Bilbao, 2016ko azaroaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala