Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2016ko abenduaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5182

IRAGARKIA, Euskal Herriko Unibertsitatearen jabetzako zenbait material informatiko eta ikus-entzunezko doan emateko irekita dagoen prozedurari buruzkoa.

UPV/EHUren jabetzakoak diren zenbait baliabide informatiko eta ikus-entzunezko ez dira egokiak unibertsitatean erabiltzen jarraitzeko, eta, beraz, prozedura publikoa ireki zen baliabideok dohainik besterentzeko. Hori dela eta, prozedura horretako baldintza juridiko-ekonomikoen agirian jasotakoari jarraituz, UPV/EHUko gerenteak 2016ko maiatzaren 11n eta 2016ko azaroaren 2an ebazpenak eman ditu. Horien bidez, prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten eta zozketetan atera diren entitateei esleitu zaizkie baliabideok.

Ebazpenak UPV/EHUko webgunean daude ikusgai.

Leioa, 2016ko azaroaren 18a.

Gerentea,

LORE BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala