Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2016ko abenduaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
5180

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita SAN-20A001-38-2016 zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak emandako ebazpen-proposamena, 2016ko azaroaren 3koa.

Ebazpen-proposamena jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Beraz, iragarki honen bidez, jakinarazten da Salarti, S.L. enpresari irekitako SAN-20A001-38-2016 zehapen-prozeduran ebazpen-proposamena eman dela 2016ko azaroaren 3an. Ebazpen horren arabera, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.5.a) artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat egin izana egozten zaio.

Legezko ohartarazpenak:

Interesdunek 15 eguneko epea dute Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Donostian duen egoitzan agertzeko (Easo kalea, 10), ebazpen-proposamenaren eduki osoaren berri izateko, eta egoki iritzitako alegazioak egiteko.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 18a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala