Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2016ko abenduaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
5178

IRAGARKIA, Kontsumobideko zuzendariak kontsumo-arloko SAN-01A001-34-2016 zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia hartu duela jakinarazteko dena.

Erabakia jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Erabaki horren arabera, jakinarazten da Autos Boulevard-Legutiano, S.L.ri zehapen-espedientea ireki zaiola 2016ko irailaren 26an, kontsumo-arloan ustez arau-hausteak egin baititu.

Legezko ohartarazpenak:

Hamabost eguneko epea dago zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia ikusteko, egoki iritzitako alegazioak egiteko eta informazioak eta agiriak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango da Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Gasteizen duen bulegoan (Santiago etorbidea, 11).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 16a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala