Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2016ko abenduaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5174

IRAGARKIA, 48-SM-A-2014-02 zehapen espedientean, 2016ko irailaren 30ean, Bizkaiko Industria eta Energia Administrazioko koordinatzaileak egindako dokumentazio-errekererimenduari ez erantzutearen ondoriozko hertsatze-isunari buruzko ohartarazpena jakinarazteko dena.

GAIA:

Dokumentazio-errekerimenduari ez erantzutearen ondoriozko hertsatze-isunari buruzko ohartarazpena.

Aipatutako Errekerimendua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.

15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskura dago Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, honako helbide honetan: Concha Jeneralaren kalea, 23 – 3. solairua. Bilbao.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpen balioa izango du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2016ko azaroaren 16a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZALEZ BERRUETE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala