Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2016ko abenduaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
5168

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 8koa, Ingurumeneko sailburuordearena; honen bidez, Vidriería y Cristalería Lamiaco, SAri Bizkaiko Leioa udalerrian beira fabrikatzeko jarduerarako eman zitzaion ingurumen-baimen integratua aldatu eta berrikusi egiten da.

Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez, Vidriería y Cristalería Lamiaco, SA Bizkaiko Leioako udalerrian beira fabrikatzeko jarduerarako ingurumen-baimen integratua eman zitzaion.

2008ko maiatzaren 23an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Vidriería y Cristalería Lamiaco, SAk 2008ko apirilaren 30eko Ebazpen horren aurka.

Vidriería y Cristalería Lamiaco, SAk 2008ko apirilaren 30eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duen agindua eman zuen Ingurumen Organoak, 2008ko uztailaren 28an. Agindu horretan, partzialki onartzen da gora jotzeko errekurtsoa, eta aldatu egiten da Ebazpenaren hirugarren atala (C.1.2.3, C.1.3.1 eta C.1.3.2 azpiatalak).

2012ko martxoaren 8an, argitara eman zen Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Erabakia, Beiraren fabrikaziorako teknologia erabilgarri onenak ezartzen dituena.

2013ko urriaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofizialean, argitara eman zen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, Industriako isurpenen Erregelamendua onartzen duena eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan, ingurumen-baimen bateratua berrikusteko prozedura ezartzen da, baldin eta teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioak argitaratzen badira.

Ingurumeneko sailburuordearen 2014ko urtarrilaren 29ko Ebazpenaren bidez Vidriería y Cristalería Lamiaco, SAri Bizkaiko Leioa udalerrian beira fabrikatzeko jarduerarako eman zitzaion ingurumen-baimen integratua aldatu eta eraginkorra bihurtu zen, eta 16-I-01-0000000000245 baimen-zenbakia esleitu zitzaion.

2014ko otsailaren 21ean, Vidriería y Cristalería Lamiaco, SAk idatzi baten bidez eskatu zuen ez zedila aplikatu 2. isurketara isurtzeko kanona (lurra-itsasoa), ur garbiak direla iritzita. Horretarako, isurketa gune horretan azken urtean egindako analitikak aurkeztu ditu.

2014ko apirilaren 11n, Uraren Euskal Agentziak Vidriería y Cristalería Lamiaco, SAren 2. isurketa dela eta txosten bat egin zuen. Bertan adierazi zuen inolako arazketa-tratamendurik jasotzen ez duten ur garbien isurketa bat dela; beraz, isurketa-kanonari buruzko atala kentzea proposatu zuen, baina efluentea hiru hilez behin kontrolatzen jarraituta.

2014ko abenduaren 18an, Batzordearen 1357/2014 Erregelamendua onartu zen, zeinaren bidez 2008/98/EE Zuzentarauaren II. eranskina ordeztu zen; onartu zen, orobat, Batzordearen 2014/955/EB Zuzentaraua (Hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia aldatzekoa), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauarekin bat etorriz.

2015eko urtarrilaren 26an Vidriería y Cristalería Lamiaco, SAk aldaketa-inprimaki bat bidali zuen eta bertan adierazi zuen 1. fokuan partikulen iragazki bat instalatu zela eta, hala, foku horren ezaugarriak aldatu zirela.

2015eko martxoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020rako Plana onartu zen.

2015eko martxoaren 13an, 180/2015 Errege Dekretua onartu zen, Estatuko lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duena.

2015eko ekainaren 25ean, Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko Legea (ekainaren 25eko 4/2015) onartu zen.

2015eko azaroaren 4an Ingurumen Sailburuordetzako zerbitzu teknikoek ikuskatze-bisita egin zuten Vidriería y Cristalería Lamiaco, SAk Leioan (Bizkaia) dituen instalazioetan, indarreko legedia betetzen duten egiaztatzeko, zehazki 2014ko urtarrilaren 29ko Ebazpenaren bidez emandako ingurumen-baimen integratuaren baldintzak. Halaber, AAI00245/2S zenbakidun akta ere egin zuten, bisitaren nondik norakoak jasota.

2015eko azaroaren 6an, Ingurumen Organoak, baimena berrikuste aldera, honako hauek igortzeko eskatu zion Vidriería y Cristalería Lamiaco, SAri: alderaketa bat, hau da, ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenak aintzat hartuz gero, instalazioaren funtzionamendua nolakoa litzatekeen adieraztea, lurzoruei buruzko informazio eguneratua eta oinarrizko txostena egiteko aurreikuspena.

2015eko azaroaren 23an, Construcciones y Vidriería y Cristalería Lamiaco, SA sozietateak ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen.

2015eko abenduaren 14an, Ingurumeneko sailburuordearen ebazpen bat argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Horren arabera, Vidriería y Cristalería Lamiaco, SAren ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena 30 egun baliodunez jendaurrean jartzea erabaki zen, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izateko. Ingurumen-baimen integratua jendaurrean jartzeko izapideak amaitutakoan, alegaziorik ez dela aurkeztu egiaztatu da.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Leioako (Bizkaia) Udalari eta Osasun Sailari, 2016ko urtarrilaren 28an.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak txostena egin zuen, 2016ko otsailaren 11n, eta espedientean jaso da txosten horren emaitza.

Vidriería y Cristalería Lamiaco, SAk 1. fokuan partikulen iragazki bat instalatzeari dagokionez jakinarazitako aldaketekin lotuta aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, hau ondorioztatu beharra dago:

1.– Proiektatutako aldaketek ez dute eragin kaltegarririk edo garrantzitsurik izango segurtasunean, pertsonen osasunean edo ingurumenean, betiere Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz. Horregatik, ez dira jo funtsezko aldaketatzat, lege horretan xedatutakoaren ondorioetarako.

2.– Era berean, proiektatutako aldaketak ez daude sartuta ez Euskadiko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legeko IB eranskinean ez Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eta II. eranskinetan. Horregatik, bada, ez da hizpide ditugun aldaketen gaineko ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedurarik egingo.

Uraren Euskal Agentziak iragazkien garbiketan sortutako uren eta osmosiko erreuseko uren efluentean isurketa-kanonik ez aplikatzeari buruz bidalitako txostena kontuan izanik, aipamen hori kendu egin da 2014ko urtarrilaren 29ko Ebazpenaren bigarren ataleko A eta C.2.5 azpiataletan.

Beira fabrikatzeko teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak ezartzen dituen Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Erabakiak galdaketa-labeen isurketen muga-balioak ezartzen ditu etxean erabiltzeko beira fabrikatzen duen sektorerako; beraz, ingurumen-baimen integratua berrikusi beharra dago, ondorio horietara egokitzeko.

Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena izapidetzeko aldian beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu dutenez, 2014ko urtarrilaren 29ko Ebazpenaren bigarren atalaren C.1 eta D.1 azpiatalak aldatu behar dira, aipatutako ondorioetara egokitzeko.

Vidriería y Cristalería Lamiaco, SAren jarduerak substantzia arriskutsu nabarmenak isurtzea dakar, eta, hortaz, lurzorua eta lurpeko urak kutsatzeko arriskua dago. Hori aintzat hartuta, sei hilabeteko epean lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat egitea eskatu beharra dago; hartara, alderaketa kuantitatiboa egin ahal izango da jarduera behin betiko amaitzen deneko egoerarekin.

Vidriería y Cristalería Lamiaco, SAk, ikuskatzeko bisitan, bost hondakin arriskutsuri baja ematea eskatu zuela kontuan hartuta (ez dira instalazioetan sortzen dagoeneko), 2014ko urtarrilaren 29ko Ebazpenaren bigarren ataleko C.3.1 azpiatala aldatu da.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan –ingurumen-baimen integratua aldatzeari buruzkoan– zehaztutakoari eta 2014ko urtarrilaren 29ko Ebazpenaren bigarren atalean (C.3 eta C.4 azpiatalak) zehaztutakoari jarraikiz, baimena hori egokitu egin behar da, hain zuzen ere hondakinak sortzeari buruzko atalen testua eguneratzeko, instalazioan sortzen diren hondakinen zerrenda eguneratzeko eta zorua babesteko.

2014ko urtarrilaren 29ko Ebazpenean, hondakina arriskutsua zen ala ez zehazteko, eskatu zen instalazioan sortutako «lohien deshidratatzaileko hondakinen» karakterizazioari buruzko aurretiazko txostena entrega zedila Ingurumen Organo honetan. Ez zenez horrelakorik egin, Vidriería y Cristalería Lamiaco, SAri berriz eskatu zitzaion karakterizazio hori entrega zezala sei hilabeteko gehieneko epean.

Vidriería y Cristalería Lamiaco, SAri emandako ingurumen-baimen integratua alda daiteke, adierazitako aldaketak txertatu ahal izateko.

Ingurumen-organo honek ebazpen hau emateko eskumena du, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean eta apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuan (Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena) aurreikusitakoari jarraikiz.

Eta honako arau hauek guztiak aztertu ondoren: Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; ekainaren 11ko 5/2013 Legea, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea eta Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea aldatzen dituena; urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, Industriako isurpenen Erregelamendua onartzen duena eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea; Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua; Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta aplikazio orokorreko gainerako arauak. Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legean (uztailaren 1eko 16/2002) xedatutakoaren arabera, ez-funtsezkotzat jotzea Vidriería y Cristalería Lamiaco, SAk sustatutako instalazioen 1. fokuan partikulen iragazki bat instalatzeko egindako aldaketak. Bestalde, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedurari aplika dakiokeen araubide juridikoari dagokionez, aintzat hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteari buruzko Lege Orokorrean (otsailaren 27ko 3/1998) ezartzen dena eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko Legean (abenduaren 9ko 21/2013) ezartzen dena, ez da beharrezkoa hizpide ditugun aldaketen gainean ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedura egitea.

Bigarrena.– Vidriería y Cristalería Lamiaco, SAri emandako ingurumen-baimen integratua aldatu eta berrikustea, baimenaren baldintzak Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Erabakira egokitzeko. Erabaki horren bidez, beira fabrikatzeko teknologia erabilgarri onenak ezartzen dira. Horrenbestez, honela geldituko dira idatzita 2014ko urtarrilaren 29ko Ebazpenaren bidez emandako baimenaren lehen, bigarren, laugarren, bosgarren, seigarren eta zazpigarren atalak:

«Lehenengoa.– Ingurumen Baimen Integratua ematea Vidriería y Cristalería Lamiaco, SAri, Bizkaiko Leioan beira fabrikatzeko, ebazpen honen bigarren atalean zehaztutako baldintzen arabera. Sozietate horren egoitza soziala Leioako udalerriko (Bizkaia) Autonomia etorbideko 12an dago eta IFK zenbaki hau du: A48061485

Jarduera jasota dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean, hain zuzen ere 3.3 kategorian: «beira -beira-zuntza barne– fabrikatzeko instalazioak, eguneko 20 tonatik gora galdatzeko ahalmenarekin.

Vidriería y Cristalería Lamiaco, SAren jarduera industriala I. labean mahairako beira fabrikatzea da, «beira zuria» (beira sodokaltziko gardena) izenekoa.

Ekoizpen-prozesuak etapa hauek ditu:

1. etapan lehengaien stocka kudeatzen da horiek deskargatu, biltegiratu, dosifikatu eta nahastuz beira fabrikatzeko.

Lehengaiak jaso egiten dira, deskargatu eta biltegietara eta/edo siloetara banatzen dira. Ondoren, pisatu egiten dira eta homogeneoki nahasten dira eta, horrela, fabrikatutako beira motak egiteko konposizioak lortzen dira.

2. etapan, konposizioak fusionatuz beira lortzen da, eta egokitu egiten da prozesuko hurrengo etapara kolore, tenperatura eta kalitate baldintza egokienetan iris dadin.

3. etapan jasotako beira transformatu eta artikulu konformatuak sortzen dira. Fabrikazio-makina elikatzen duen tantaren neurria eta ebakidura erregulatzen duen mekanismoaren bidez elikatzen da feeder-makina.

Tanta feeder-etik atera denean beheko prozesuetako baten bitartez konformatzen da, fabrikatu beharreko artikuluaren arabera:

● puztea.

● prentsaketa.

4. etapan, konformazio-makinetatik ateratzen diren artikuluei egonkortze termikoko prozesua (suberatzea) edo tenkatze-prozesua (tenplatzea) ezartzen zaie.

Tratamendu termiko horietatik irtetean artikuluei azal-tratamendua aplikatzen zaie hotzean, barne-manipulazioko prozesuan eta geroko kanpo-erabileran marratzea ekiditeko.

5. etapan, artikuluak hautatu, bildu eta biltegiratzen dira uneko produktuen biltegian artikulua jarraian prozesatuko bada, edo amaitutako produktuen biltegian bezeroari bidaltzeko prest badaude.

6. etapan, artikuluak birprozesatuko dira, hau da, kopak egingo dira zeharkako prozesuan eta artikuluak apainduko dira. Bi modu ezberdinetan egiten da:

● Kopen oinak biltegitik datozen gorputzekin soldadura bidez elkartuz, egin nahi den koparen modeloa kontuan hartuta.

● Apainduz, hainbat teknika erabilita: serigrafia-estanpazioa, itsasgarri bidezko estanpazioa, laserra, ertza urrez inprimatzea eta haria aplikatzea.

Apaindurako pinturak eta itsasgarriak suberatze- edo tenplatze-tratamendu termikoaren bidez beiraztatzen dira.

Birprozesatu horren ondoren artikuluak berriz ere kontrolatu, hautatu, bildu eta amaierako biltegiratze-puntura eramaten dira.

Ekoizpen-prozesua 7. etapan burutzen da: paketatzeko lerrotik iristen den amaitutako produktua biltegiratzen da eta merkaturatzeko prest uzten da.

Ekoizpen-prozesuaz gain, mantentze-lanen eta zerbitzu orokorren prozesu laguntzaileak ere jorratzen dira.

Urteko ekoizpen-gaitasuna 132 t/eguneko beira zuri da.

Ekoizte-prozesurako erabilitako energia-baliabideak energia elektrikoa, gas naturala, gasolioa eta petrolioa (lubrifikatzaile moduan erabilia, ez erregai moduan) dira. 2012an petrolio-kontsumoa 187.908 kWh-koa izan zen. 2012an gasolio-kontsumoa 60.402 kWh-koa izan zen. 2012an gas naturalaren kontsumoa 111.490.514 kWh-koa izan zen. 2012an energia elektrikoaren kontsumoa 19.553.959 kWh-koa izan zen.

Ura, industriako erabilerarako eta erabilera sanitariorako erabiltzen da, eta Udaleko hornidura-saretik nahiz putzuetatik hartzen da.

Ura arazteko instalazioa du. Arazketa koagulazio-, malutapen-, pHaren kontrol eta ontzidi-tratamendu fisikokimikoaren bidez egiten da. Tratamendua burutzeko hirugarren prozesu bat egiten da: malutapen eta klorazioz, geruza anitzeko harearen filtrazioz, ikatz aktibo bidezko adsortzioz eta azkenik klorazioz. Tratamendu osoko irteera-fluxua ekoizpen-prozesuan berrerabiltzen da, lehen tratamenduko hauspo-biltegiko hondakinak izan ezik. Hondakin horiek kolektorera isurtzen dira.

Instalazioan sortutako hondakin-uren artean daude ur sanitarioak. Horiek Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren saneamendu-sare orokorrera isurtzen dira, araztegian tratatutako industria-urekin eta Mantentze-lan Orokorren Tailerreko (TMC) makinen garbiketatik eta Moldeen Tailerreko (TMD) makina hutsetatik datozen araztu gabeko efluenteekin batera.

Modu berean, iragazkien garbiketan sortutako urak eta alderantzizko osmosiko mintzen erreuseko urak (euri-ur garbiekin batera) Ibaizabal ibaira isurtzen dira puntu bakarretik.

Bestalde, hondar-iragazkien eta araztegiko hirugarren tratamenduko ikatz aktiboen garbiketatik datozen urak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren saneamendu-sarera konektatuko dira.

Atmosferara isurtzen duten 10 isurketa -foku ditu instalazioak: beira fabrikatzeko labeetakoak (1), egosi, suberatze eta tenplatzekoak (4), azal-tratamendukoak (2), talonatzeko makinetakoak (1), paletak uzkurtzeko labekoa (1) eta garbiketa kimikokoa (1).

Honakoak dira hondakin arriskutsuak sortzen dituzten prozesuak: beiraren ekoizpena, birprozesamendua, konponketa-tailerra, hondakin-uren tratamendua eta zerbitzu orokorrak.

Ekoizte-prozesuek aplikatzekoak diren BREF agirietan jasotako Teknika Erabilgarri Egokienak dituzte: Europako Batzordearen 2001eko abenduko beiraren BREF («Reference document on Best Available Techniques in the Glass Manufacturing Industry») biltegiratze-sistemei, lehengaien barne-garraioari, ekoizpen-prozesuko tresnen hobekuntzei, labe-motei, hondakin-uren tratamendurako sistemei, gasak hartu eta arazteko sistema nagusiei buruzkoetan. Hala, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruz indarrean den araudian ingurumena orokorrean babesteko helburuak beteko dira.

Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Erabakian adierazitako aplikazio orokorreko teknologia erabilgarri onenak ditu instalazioak. Aipatutako erabakiaren bidez beira fabrikatzeko teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren industria-isuriei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauarekin bat etorriz.

Gainera, fusio-labeetan etxean erabiltzeko beira fabrikatzeko prozesuetan aplikatu beharreko teknologia erabilgarri onenak ere baditu instalazioak Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Erabaki horrek adierazitako kutsatzaileen isuriak murrizteko.»

«Bigarrena.– Vidriería y Cristalería Lamiaco, SA enpresak Leioako udalerrian sustatutako beira fabrikatzeko jarduera ustiatzeko ondorengo baldintzak eta eskakizunak ezartzea.

A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Vidriería y Cristalería Lamiaco, SA enpresak aldaketa horien berri emango du.

B) Neurri babesle eta zuzentzaileak, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira:

B.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintza orokorrak.

B.1.1.- Baldintza orokorrak.

Vidriería y Cristalería Lamiaco, SAren instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurketek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako balioak gaindituko.

Era berean, prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsagarri oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, gai kutsagarrien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren hala behar denean.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurketen probabilitatea murrizteko eta horien ondoriozko efluenteek giza osasunerako eta segurtasun publikorako arriskurik ez izateko.

Instalazioaren titularrek 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte (278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzekoa). Era berean, neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurketen probabilitatea murrizteko eta haien ondoriozko efluenteek giza osasunerako eta segurtasun publikorako arriskurik ez izateko.

Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-gunea, neurketa-portua, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

Organo horrek foku berri baterako baimena ematen ondoren, fokua abian jarri eta sei hilabete igaro aurretik, ingurumen-kontroleko erakundeak egindako hasierako IKE txostena igorri beharko da. Nolanahi ere, Ingurumen Sailburuordetzari epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

B.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Beira-fabrikazioko Vidriería y Cristalería Lamiaco SAren instalazioak urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren –atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen duenaren eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituenaren– katalogoan bildutako 03 03 17 01 jarduerari lotutako honako foku konfinatu hauek ditu:

(Ikus .PDF)

Foku ez-sistematikoen funtzionamendu-erregimena aldatzen bada, hau da, plantaren funtzionamendu globalaren % 5 baino gehiago funtzionatzen hasten badira edo ordubete baino epe luzeagoetan urtean 12 aldiz baino gehiago isurtzen hasten badira, aldaketa hori komunikatu egin beharko da eta hura erregulatu egin beharko da.

Foku sistematiko baterako funtzionamendu-baldintzarik ez dagoenean urte jakin batean, ez da beharrezkoa izango foku horren gaineko kontrolik egitea urte horretan. Hurrengo urtean egin beharko da, baldin eta kontrola salbuesteko baldintzek jarraitzen ez badute. Ingurumena zaintzeko programa egokian justifikatu beharko da zirkunstantzia hori.

Gainera, beheko ezaugarriak dituzten isurketa barreiatuak ere sortzen dira:

a) Instalazioko makinetako lubrifikatzaileak berotu izanagatiko isurketak. Instalazioak 200 m2-ko azalerako aireztagailu estatikoen bidez aireztatzen dira.

b) Lehengaien eta osagaien karga eta deskargatik eta garraio-eragiketetatik eratorritako kanpo-isurketak. Hezetasun-mailak (% 1,5 - % 4) eta estalpean deskargatzeak kanpoko isurketak murrizten ditu.

c) Moldekatzeko tailerretako hauts metalikoen isurketak; hareaz igurzteko prozesutik datoz, eta prozesu horrek iragazketa-sistema du (mahuka-iragazkia).

d) Soldadura-eragiketa puntualetako keak.

e) HCl isurketak OZ-120 tratamenduko kanpaietan.

f) Lurrun organikoak fabrikazio-makinetan (olioen gehigarriak).

B.1.3.- Isurketaren muga-balioak.

Planta ustiatzean, atmosferara egiten diren isurietan, ez dira gaindituko isurien mugako balio hauek:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, eta gas lehorra.

Gehieneko isurketa-balioak hiru lagin puntualen (horietako bakoitza 30 minutukoa gutxienez) batez besteko balioa da; birsortze-labeen kasuan, neurketan, gutxienez, birsortze-kameren bi su-inbertsio hartu beharko dira.

● Isurketa-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuko 9 artikuluak ezartzen duena beteko da.

Mugako isurketa-balioren bat betetzen ez dela ikusten bada, beharrezko neurri zuzentzaileak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta berehala ingurumen-arloko eskumena duen sailari ez-betetzearen, neurri zuzentzaileen eta haien epeen berri eman beharko zaio.

B.1.4.– Gasak hartu eta kanporatzeko sistemak.

Fokuetako tximiniek izango duten goreneko kota ez da izango B.1.2. atalean ezarritakotik beherakoa. Laginketa-puntuen sekzioek eta kokapenak argitaratutako jarraibide teknikoetan zehaztutakoa bete beharko dute.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusita dauden zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoak bete beharko dira.

Gas-efluenteak tratatzeko sistemak behar bezala ustiatuko eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

Isurtze barreiatuak murrizteko, hauek edukiko dira:

a) Silo itxi haizatuak, hautsak ezabatzeko tresnekin.

b) Hautsez betetako lehengaiak estalpean biltzea, haizeak garraiatutako isurketak ekiditeko.

c) Lehengaiak soltean deskargatzeko hautsaren aurkako errezelak dituen lokala.

d) Garraiatzaile kapotadunak.

e) Isurketa aurretik garraioko airea garbitzeko iragazkidun tresna hermetikoekin hornituta dauden siloetara deskargatzeko sistema pneumatikoa.

B.2.– Isurketak egiteko baldintzak.

B.2.1.– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: Beira eta beirazko produktuak fabrikatzea.

Jarduera-taldea: Eraikuntza-materialak.

Mota-taldea-EJSN: 2-10-26.1

(Ikus .PDF)

B.2.2.- Gehienez isuri daitezkeen emariak eta bolumenak.

● 1. isurketa: Industria-urak eta ur sanitarioak.

● 1.1. isurketa: Araztutako industria-urak eta makinen garbiketakoak, eta ur sanitarioak.

(Ikus .PDF)

● 1.2. isurketa: Hareazko eta ikatz aktibozko iragazkien garbiketako urak.

(Ikus .PDF)

● 2. isurketa: Iragazkien garbiketako urak eta alderantzizko osmosi-erreuseko urak.

(Ikus .PDF)

B.2.3.- Isurketaren muga-balioak.

a) 1. isurketa: Industria-urak eta ur sanitarioak.

Azken isurketak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren kolektorera doazen isurketei buruzko Erregelamenduan ageri diren mugak eta baldintzak bete beharko ditu, erakunde horrek aintzat har ditzakeen zehaztapen, aldaketa eta salbuespenekin.

(Ikus .PDF)

* Jarduera honen parametro karakteristikoak.

B) 2. isurketa: Iragazkien garbiketako urak eta alderantzizko osmosi-erreuseko urak.

Hauek dira isurketaren eta bere kontzentrazioen kutsadura-parametro bereizgarriak:

(Ikus .PDF)

B.2.4.– Arazteko eta husteko instalazioak.

Arazte-instalazioek edo hondakin-uren zuzenketa-neurriek jarduera hauek izango dituzte, funtsean:

Gauzatutako jarduketak:

a) 1.1. isurketa: Industria-ur araztuak.

Tratamendu-sistema bat dago, honakoak dituena: aurretiazko koagulazioa, pH doiketa eta gero malutapena, mikroburbuila bidezko ontzidia, efluentearen iragazketa 10 iragazkien bidez (8 hareakoak eta 2 ikatz aktibozkoak).

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Vidriería y Cristalería Lamiaco, SAk behar beste aldaketa egingo ditu arazketa-instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Aurkeztutako agirien arabera, isurketak kontrolatzeko kutxeta bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako; kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala behar denean.

Kasu honetan, efluentea kontrolatzeko honako elementu hauek izan beharra dago ezinbestez:

a) Industria-ur araztuak:

○ Emari-neurgailu totalizatzailea.

B) 2. isurketa: Iragazkien garbiketako urak eta alderantzizko osmosi-erreuseko urak:

○ Emari-neurgailu totalizatzailea.

B.3.– Plantan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortutako hondakin guztiak Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokiena zehazteko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da eta, horretarako, balorizatzeko gune baimendu batera eraman behar da. Hau izango da hondakinak ezabatu edo deuseztatzeko aukera bakarra: ezinezkoa izatea haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira, balorizatzeko beste modu material edo energetikoen aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia eta gertutasun printzipioei jarraituz.

Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek ezaugarrituko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.

Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa kontuan hartu behar dira. Datu horiek jardueraren adierazletan ageri dira. 5/2013 Legearen 10. artikuluan (4.d atala) ezarritakoaren kalterik gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzea dakarrenean soilik eskatu beharko da baimena egokitzea.

Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan behar dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hauts-itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

Hondakinak desagertu edo galtzen badira, edo ihes egiten badute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Leioako Udalean.

Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.

B.3.1.– Hondakin arriskutsuak.

Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak:

1. prozesua: «Beiraren ekoizpena»

2. prozesua: «Birprozesatzea»

1. hondakina: «Gogortutako esmalteak»

Identifikazioa: A48061485/4800000689/2/1

Destinoko eragiketaren kodea: D15

Osagai arriskutsuak: C51

Arrisku-ezaugarria(k): 6

EHZ: 08 01 11

Urtean sortutako kantitatea: 185 kg

Artikuluen apainketan sortzen da; esmalte termogaldagarriak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

2. hondakina: «Esmaltedun pantaila inpregnatuak»

Identifikazioa: A48061485/4800000689/2/2

Destinoko eragiketaren kodea: D15

Osagai arriskutsuak: C18/41

Arrisku-ezaugarria(k): H5/6

EHZ: 15 02 02

Urtean sortutako kantitatea: 1.000 kg

Artikuluen apainketan sortzen da.

Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

3. prozesua: «Konponketa tailerra»

1. hondakina: «Soda eta metalak dituen disoluzio alkalinoa»

Identifikazioa: A48061485/4800000689/3/1

Destinoko eragiketaren kodea: D9

Osagai arriskutsuak: C24

Arrisku-ezaugarria(k): H5

EHZ: 06 02 05

Urtean sortutako kantitatea: Noizean behin

Moldeetako garbiketako hondakin moduan sortzen da; merkatuan saltzen diren erreaktiboak eta beste hainbat osagai (hidroxido sodikoa nagusiki) dira.

Kudeatzaile baimenduak eramaten du zuzenean.

2. hondakina: «Urradura-hautsa (kutsatua)»

Identifikazioa: A48061485/4800000689/3/2

Destinoko eragiketaren kodea: D15

Osagai arriskutsuak: C24

Arrisku-ezaugarria(k): H5

EHZ: 12 01 16

Urtean sortutako kantitatea: 210 kg

Biragailuen eta moldeen garbiketa granailaketa bidez egitean sortzen den hondakina; granaila metalikozko hautsa da, biragailuen estaldurako «aquagel» produktuarekin nahastuta.

Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

4. prozesua: «Hondakin-uren tratamendua»

1. hondakina: «Bereizgailuko lohi oliodunak»

Identifikazioa: A48061485/4800000689/4/1

Destinoko eragiketaren kodea: D9

Osagai arriskutsuak: C51

Arrisku-ezaugarria(k): H5

EHZ: 19 08 13

Urtean sortutako kantitatea: Noizean behin

Hozteko erabiltzen den ura arazteko instalazioan sortzen da.

Kudeatzaile baimenduak eramaten du zuzenean.

5. prozesua: «Zerbitzu orokorrak»

1. hondakina: «Olio erabiliak»

Identifikazioa: A48061485/4800000689/5/1

Helburu-eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C51

Arrisku-ezaugarria(k): H5/6

EHZ: 13 02 05

Urtean sortutako kantitatea: 2.100 kg

Zenbait makinatan olioa aldatzeko eragiketetan sortzen da; olio mekaniko eta hidrauliko erabiliak dira.

Hondakin hori identifikatzeko edukiontzian biltzen da (Makinen Garbiketako Lokalean), eta hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.

2. hondakina: «Pila alkalinoak»

Identifikazioa: A48061485/4800000689/5/2

Destinoko eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C16/22

Arrisku-ezaugarria(k): 14

EHZ: 20 01 33

Urtean sortutako kantitatea: 95 kg

Pila agortuak birjartzeko eragiketetan sortzen da, eta eraginkorragoa denez, elkartuta biltzen dira; merkurioa, kadmioa, zinka eta metalezko beste oxido batzuk dituzten pilak dira.

Hainbat arlotan kokatutako berariazko ontzietan jaso eta hondakin honentzat identifikatutako bidoian biltzen dira, hondakin arriskutsuen biltegian.

3. hondakina: «Hodi fluoreszenteak eta merkurio-lanparak»

Identifikazioa: A48061485/4800000689/5/3

Destinoko eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C16

Arrisku-ezaugarria(k): H6/14

EHZ: 20 01 21

Urtean sortutako kantitatea: 200 kg

Merkurioa duten lanpara erabiliak birjartzean sortzen da.

Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira, hondakin arriskutsuen biltegian berariaz adierazitako zona batean.

4. hondakina: «Txatarra elektriko eta elektronikoa»

Identifikazioa: A48061485/4800000689/5/4

Destinoko eragiketaren kodea: R4

Osagai arriskutsuak: C6/18

Arrisku-ezaugarria(k): H6/14

EHZ: 160213

Urtean sortutako kantitatea: 4.300 kg

Ekipo elektrikoak eta elektronikoak birjartzeko eragiketetan sortzen da; baztertutako ekipamenduak dira.

Hondakinarentzat identifikatu den kaxan jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegiaren ondoan

8. hondakina: «Taladrina-emultsio koipetsua»

Identifikazioa: A48061485 /4800000689/5/8

Destinoko eragiketaren kodea: D13

Osagai arriskutsuak: C51

Arrisku-ezaugarria(k): H5

EHZ: 12 01 09

Urtean sortutako kantitatea: 255 kg

Mekanizazio-eragiketetan taladrina erabiltzerakoan hondakin gisa sortzen da; emultsio koipetsua da.

Makinak garbitzean hondakin horrentzako berariaz identifikatutako upelean biltzen da eta, ondoren, upel hori hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.

9. hondakina: «Koipegabetzeko ur-oinarriko disolbatzailea»

Identifikazioa: A48061485/4800000689/5/9

Helburu-eragiketaren kodea: D15

Osagai arriskutsuak: C24

Arrisku-ezaugarria(k): H5

EHZ: 12 03 01

Urtean sortutako kantitatea: Noizean behin

Piezak, instalazioak eta makinak garbitzeko eragiketetan sortzen da; koipegabetzeko ur-oinarriko disolbatzailea da.

Sortzen den puntuan jasotzen da zuzenean kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

10. hondakina: «Hidrokarburoekin inpregnatutako xurgatzaileak»

Identifikazioa: A48061485/4800000689/5/10

Destinoko eragiketaren kodea: D13

Osagai arriskutsuak: C51

Arrisku-ezaugarria(k): H5

EHZ: 15 02 02

Urtean sortutako kantitatea: 800 kg

Xurgatzaileak bildu eta pilatzerakoan sortzen da; olioz eta koipez inpregnatutako sepiolita, errautsak eta abar dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

11. hondakina: «Hidrokarburoekin kutsatutako solidoak»

Identifikazioa: A48061485/4800000689/5/11

Destinoko eragiketaren kodea: D13

Osagai arriskutsuak: C43/51

Arrisku-ezaugarria(k): H5

EHZ: 15 02 02

Urtean sortutako kantitatea: 3.200 kg

Hidrokarburoz kutsatutako solidoak bildu eta pilatzean sortzen da; olioz, koipez edo beste hainbat kutsatzailez inpregnatutako zapiak, jantziak, eskularruak, papera, kartoia, zapatak eta abar dira.

Hondakin hori identifikatzeko kaioletan (paktainers) biltzen da sortzen den lekuan; kaiolak betetzen direnean hortik zuzenean ateratzen dira kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

12. hondakina: «Kutsatutako metalezko ontzi hutsak»

Identifikazioa: A48061485 /48000689/5/12

Destinoko eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C43/51

Arrisku-ezaugarria(k): H5

EHZ: 15 01 10

Urtean sortutako kantitatea: 120 kg

Ontzi hutsak jaso eta pilatzerakoan sortzen da; olioak, pinturak, pinturaren gehigarriak, taladrina eta abarrak eduki dituzten metalezko ontziak dira.

Hondakin hori identifikatzeko kaioletan (paktainers) biltzen da sortzen den lekuan; kaiolak betetzen direnean hortik zuzenean ateratzen dira kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

13. hondakina: «Kutsatutako plastikozko ontzi hutsak»

Identifikazioa: A48061485/4800000689/5/13

Destinoko eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C43/51

Arrisku-ezaugarria(k): H5

EHZ: 15 01 10

Urtean sortutako kantitatea: 35 kg

Ontzi hutsak jaso eta pilatzerakoan sortzen da; olioak, pinturak, pinturaren gehigarriak, disolbatzaileak, taladrina eta abarrak eduki dituzten plastikozko ontziak dira.

Hondakin hori identifikatzeko kaioletan (paktainers) biltzen da sortzen den lekuan; kaiolak betetzen direnean hortik zuzenean ateratzen dira kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

14. hondakina: «Aerosolak»

Identifikazioa: A48061485/4800000689/5/14

Helburu-eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C43/51

Arrisku-ezaugarria(k): H5

EHZ: 16 05 04

Urtean sortutako kantitatea: 200 kg

Ontzi hutsak jaso eta pilatzerakoan sortzen da; tintak, koloratzaileak, pigmentuak, pinturak, lakak, bernizak eta abarrak eduki dituzten aerosolak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian jasotzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

15. hondakina: «Sodio sulfatoa duten solidoak»

Identifikazioa: A48061485/4800000689/5/15

Destinoko eragiketaren kodea: R13

Osagai arriskutsuak: C24

Arrisku-ezaugarria(k): H5/8

EHZ: 06 03 14

Urtean sortutako kantitatea: Noizean behin

Tarteka sortzen da, LB1 labeko ganberak eta hautsontziak garbitzeko eragiketetan; sortzen den lekutik gertu bildu eta pilatzen da, kudeatzaile baimenduak jaso arte. 1 m3-ko big-bag poltsetan biltzen da eta paletizatu egiten dira.

a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagozkion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaizkio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran. Honako hauek zehazten dituzte: zer hondakin mota den eta nolako osagai arriskutsuak dituen (xehe-xehe jasota ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren I. eranskinean). Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programan (2015-2020) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onartze-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak balioztatzeko eskatzen bada.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek indarreko araudian ezarritako segurtasun-arauak bete behar dituzte, eta argi nahiz irakurtzeko eta ezin ezabatuzko moduan etiketatu beharko dira.

d) Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino gehiago biltegiratu.

e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina, lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena eginda dagoela, araudian zehaztutako aurretiaz, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko du jatorritik helmugaraino. Vidriería y Cristalería de Lamiaco, SAk onarpen-agiriak eta kontrol- eta jarraipen-agiriak edo haien baliokide diren agiri ofizialak erregistratu eta artxiboan gorde behar ditu, hiru urtez, gutxienez.

g) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

j) Vidriería y Cristalería de Lamiaco, SAk ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari, jarraituz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

i) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– gailu elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatuaren arabera kudeatuko dira. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute (106/2008 Errege Dekretua, Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoa). Baimendutako kudeatzailearen onarpen-agiria izateko, eraman aurretiko jakinarazpena egiteko eta kontrol- eta jarraipen-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

l) Vidriería y Cristalería de Lamiaco, SAk poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak eta errege dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

k) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1005/2009 EE Erregelamenduan ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Vidriería y Cristalería de Lamiaco, SAk era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.

l) Vidriería y Cristalería de Lamiaco, SAk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kantitatea, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

p) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zeina hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, Vidriería y Cristalería de Lamiaco, SAk prebentzioko neurriak aplikatuz hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, lau urtetik behin, Hondakin eta Zoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere, aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu Vidriería y Cristalería de Lamiaco, SA hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

n) Baldin eta Vidriería y Cristalería de Lamiaco, SA Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997) Lehen Xedapen Gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengatik eskuratutako merkataritarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dio.

o) Aurreko e) eta f) idatzi-zatietan (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta m) idatzi-zatietan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM Sistema erabilita.

p) Amiantoa daukaten hondakinak aurkitzen baldin badira, Vidriería y Cristalería de Lamiaco, SA enpresak amiantoaren ondorioz ingurumena kutsatzea prebenitu eta murrizteko 108/1991 Errege Dekretuan (3. art.) ezartzen diren exijentziak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak, 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

B.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

a) «Lohien deshidratatzaileko hondakinak» izeneko hondakinaren kasuan, hondakin horrek ispilu-sarrera du gaur egun indarrean dagoen hondakinen Europako zerrendan. Bada, horiek hondakin ez-arriskutsutzat hartuko dira, baldin eta lehenengo aldiz ebaluatu baino lehen karakterizatzen badira; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Hondakina arriskutsua dela ezartzen bada, Ebazpen honetako B.3.1 idatz-zatian jasotako xedapenak aplikatuko dira.

b) B.3 atalean bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, nahasketak izeneko hondakinak ezingo du baliotu daitekeen hondakin-frakziorik izan. Horregatik, egungo egoeran, hauek jotzen dira zati balorizagarritzat Euskal Autonomia Erkidegoan: papera eta kartoia, egurra, plastikoak, metal ferrikoak eta ez-ferrikoak.

c) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio –hornitzaileari–, erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatatzaile baimendu bati emango zaizkio.

d) Hondakin horiek deuseztatzeko badira, ezingo dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balioztatzea bada, ordea, 2 urtez gorde ahal izango dira.

e) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta dituela. Agiri horren kopia bidali behar zaio Ingurumen Sailburuordetzari, egiaztatzeko ezen proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Vidriería y Cristalería de Lamiaco, SAk erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo horien agiri ofizial baliokideak, derrigorrezkoak badira, hiru urtean gutxienez.

f) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin ez-arriskutsua eraman aurretik jarraipen eta kontrolerako agiria bete beharra egongo da, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzekoa) ezarritakoari jarraiki egingo da hondakinen karakterizazioa.

g) Baldin eta Vidriería y Cristalería de Lamiaco, SA Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997) Lehen Xedapen Gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengatik eskuratutako merkataritarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dio.

h) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta ingurumena zaintzeko programa, urte egokikoa, bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.

i) Aurreko e) eta f) idatzi-zatietan (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta l) eta m) idatzi-zatietan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM Sistema erabilita.

B.3.3.– Ontziak merkaturatzea.

Vidriería y Cristalería de Lamiaco SAk, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituen enpresa den aldetik, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

Era berean, Vidriería y Cristalería de Lamiaco, SAk ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat ezarri beharko du derrigorrez (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Vidriería y Cristalería de Lamiaco, SAk bere produktuak merkaturatzeko industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu, aipatu betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontzi eta Ontzi Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997) Lehen Xedapen Gehigarriari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.

Baldin eta Vidriería y Cristalería de Lamiaco SAk, urte natural baten zehar, ondoren zehazten diren kantitateak baino gehiagoko hondakinak sortu ahalko dituen ontziratutako produktuak edota industria- edo merkataritza-ontziak merkaturatzen baditu:

● 250 tona, beira soilik bada.

● 50 tona, altzairua soilik bada.

● 30 tona, aluminioa soilik bada.

● 21 tona, plastikoa soilik bada.

● 16 tona, egurra soilik bada.

● 14 tona, kartoia edo material konposatuak soilik badira.

● 350 tona, hainbat material badira, eta bakoitzak, bera bakarrik hartuta, ez baditu lehen aipatutako kantitateak gainditzen.

Bada, enpresaren prebentzio-plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko iraunaldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txosten bat egin beharko zaio urtero, martxoaren 31 baino lehen. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira bi agiriok.

B.4.– Lurzorua babesteko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Vidriería y Cristalería de Lamiaco, SAk lurzorua babesa bermatzeko neurri hauek hartu beharko ditu:

Bost urtez behin, eguneratu egin beharko da lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiko txostena, instalazio guztiei dagokion kutsadura-arriskuaren ebaluazio bat erantsiz. Aipatu txostena bidaliko da dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera.

Nolanahi ere, ekainaren 25eko 4/2015 Legean adierazitako inguruabarren bat gertatzen denean, sustatzaileak eskatu beharko dio ingurumen-organoari ezen lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko prozedura egokia has dezala.

Lurrak mugitzea dakarten obrak egin behar baditu –are ekoizpen-jarduerarik gabeko eremuetan ere–, sustatzaileak hondeatu beharreko materialak (lurrak, obra-hondakinak, etab.) karakterizatu beharko ditu, egiaztatu ahal izateko ia lurra kutsa dezaketen jardueren ondorioz benetan kaltetu ote diren, eta zehaztu ahal izateko, karakterizazioaren emaitzak ikusita, zein den material horiek kudeatzeko biderik egokiena.

Alabaina, obrak egin behar badira aldez aurretik inolako jarduerarik izan ez duten eremuetan, karakterizazioa egin gabe uzteko aukera izango da, betiere jarduerarik eza hori behar bezala justifikatzen bada.

Ingurumen-organo honen aurrean justifikatu beharko da induskatutako zati bakoitzerako proposatutako kudeaketa modua egokia dela, organoak onartu aurretik; proposatutako azken xedea (kanpo-kudeaketa edo kokapen berean berrerabiltzea) adierazi beharko da, eta egindako azterketen kopia bat erantsi:

1.– Soberakinak zabortegian biltegiratuta hustu nahi izanez gero, Hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m3 bakoitzeko 10 azpilagin izango ditu gutxienez, baina hori aldatu ahal izango da espero daitekeen kutsaduraren heterogeneotasunaren eta homogeneotasunaren arabera. Afekzioa homogeneoa izango dela aurreikusten den kasuetan, 500 m3-ko bolumena baino bolumen handiagoa duten unitateez osatutako lagin konposatua hartu ahal izango da; eta, aldiz, afekzio heterogeneoaren kasuan, 500 m3-ko bolumena baino bolumen txikiagoa duten unitateez osatutakoa.

2.– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, material horiek honako balioa izan beharko dute: Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa, eta lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko du laginketa eta azterketa, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.

3.– Lurretan ez badira gainditzen VIE-A B parametroak, ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoak, edo TPHko 50 mg/kg, lur horiek garbiak direla kontsideratuko da, eta onartu ahal izango dira baimendutako betelan batean.

4.– Substratu harritsu sanoa kudeatu ahal izango da murrizketarik gabe. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. atalaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, betiere aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e atalari jarraikiz.

Sei hilabeteko epean, substantzia kutsatzaile garrantzitsuei dagokienez, lurzoruak eta lurpeko urek duten hasierako egoera zehazten duen oinarrizko txosten bat aurkeztu beharko da, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko.

Halaber, epe berean, lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat aurkeztu beharko da; proposamen horrek gutxienez hauek bilduko ditu: karakterizazioa egiteko bi zundaketa, erauzitako zutabearen karakterizazioa eta lurpeko uren segimendua egiteko erabiliko diren piezometroak prestatzea. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa, eta instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da. Jakinarazi beharko da instalazioa kokatzen den lurzatiak eraginik duen interes hidrogeologikoko lekuetan (IHL), jabari publiko hidraulikoan edo Eremu Babestuen Erregistroko lekuetan (EBE).

B.5.- Zaratari buruzko baldintzak.

a) Ondorengo indize akustikoak gaindi ez daitezen beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:

a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik, horietan apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

(Ikus .PDF)

1. taula. Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.

Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

Gainera, jardun-modu bat baldin badago, gainerako jardueretatik nabarmen bereizia dagoena, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu gaindituko 1. taulan 5 dB-tan finkatutako balioak.

b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.

C) Ingurumena zaintzeko programa.

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da Ingurumena Zaintzeko Programa:

C.1.– Atmosferako isurtzeak kontrolatzea.

C.1.1.– Kanpoko kontrolak.

a) Prozesuaren egonkortasuna bermatzearren, labeko aire-emariaren, erregai-elikaduraren eta tenperatuaren gaineko segimendua egin beharko du Vidriería y Cristalería de Lamiaco, SAk, eta erregaia/airea erlazioa kontrolatzeko, periodikoki gainbegiratu beharko da konbustio-gasen oxigenozko edukia. Halaber, isuriak honako informazio honen arabera kontrolatuko dira:

(Ikus .PDF)

b) Kontrol hauek Administrazioaren Erakunde Laguntzaile batek egin beharko ditu, Ingurumen Sailburuordetzak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa betez, bereziki honako alderdi hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa-kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.

c) Halaber, a) letran azaldutako isurketa-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek funtzionatzen badu urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin, eta emisio bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozein maiztasunarekin, baldin eta emisioaren iraupen globala plantaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gora bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, baldin eta kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori urteko ingurumena zaintzeko programan, urte egokikoan, justifikatu beharko da.

C.1.2.– Txostenak eta kontrolen erregistroak.

C.1.1. puntuan eskatutako parametro guztien neurketen txostenak bidali beharko dira. Kanpoko kontrolen txostenetan, jarraibide teknikoetan ezarritako gutxieneko edukia jaso beharko da. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan ezarritako kontrol-maiztasunaren aurretik egindakoak badira. Isurketa atmosferikoen ondorengo kontrolak egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, betiere honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituen urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua eta Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren III. eranskina.

Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

C.2.- Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) Iragazkien garbiketako urak eta osmosi-moduluetako mintzetako erreuseko urak kanpoko kontrol bakoitza, bai laginak hartzea, bai ondorengo analisia, «erakunde laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak, isurketa-puntu bakoitzeko, lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaizkio laginak hartzen direnetik hilabete bateko (1) epean.

c) Laginketak, kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.

d) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, baldin eta B.2.3 atalean ageri diren parametro guztiek ezarritako mugak betetzen badituzte.

C.3.- Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

Adierazle horiek urtero kalkulatu eta kontrolatuko dira, eta dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztu beharko dituzte.

C.4.– Zarata kontrolatzea.

a) Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira hiru urterik behin: Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo.

b) Neurketa bidezko ebaluazio guztiak II. mailako administrazioko lankidetza-erakunde batek egin beharko ditu urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du akustikaren arloan espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Nolanahi ere, ingurumen organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.

c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

C.5.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumen-zaintzako programa osatzen duten analisi eta txosten ezberdinen emaitzak behar bezala erregistraturik geldituko dira, eta Ingurumen Sailburuordetza honetara igorriko dituzte, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak horretarako prestatu duen IZP Gidaliburuarekin bat etorriz. Webgune honetan dago eskuragarri gidaliburu hori:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-pcc/eu/

Era horretan, aipatutako programak zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgura eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik (horrelakoen igorpena uren atalean zehaztuta dago), ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean baino ez dira berehala jakinarazi beharko, eta, horrelakoetan, ingurumen-baimen integratuan ezarritako mugak betetzea lortzeko neurriak ere aurkeztu beharko dira. Kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez dira igorriko, gainera, urtebete baino periodikotasun handiagoko kontrolak.

Ingurumena zaintzeko programa urtero bidaliko da, martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak, eta, halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.

C.6.– Ingurumena zaintzeko programari buruzko agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du. Han, baimena lortzeko aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bildu beharko ditu. Programa horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu beharko ditu, eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barnean hartu beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

D) Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.

D.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, botako diren kutsagarriak eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere.

Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak bigarren ataleko B.3 azpiatalean ezarritakoari jarraituz kudeatu beharko dira, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

D.2.– Jarduera uztea.

Jarduera, honako hauen aplikazio esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea (26.1 Epigrafea. Beira eta beirazko produktuen fabrikazioa), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Vidriería eta Cristalería de Lamiaco, SA enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 31.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jarduera utzi baino lehen, Vidriería y Cristalería de Lamiaco, SAk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu ebazpen honen bigarren atalaren B.3 azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz.

D.3.- Jarduera aldi baterako etetea.

Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen Errege Dekretuaren (urriaren 18ko 815/2013) 13. artikuluan arautu bezala, Vidriería y Cristalería de Lamiaco, SAk, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du instalazioa jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen bateratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, instalazioa berriz abian hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen edozein isurketa edo emisio saihesteko.

D.4.- Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.

Oinarrizko proiektuan jasotako proposameneko egoera normalez bestelakoetan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jarduketak eragotzi barik, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Jarioak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (irazgaitzak), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), egon daitezkeen jarioak antzemateko neurriak edo gehiegi bete direneko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

c) Lehen aipatutako prebentziozko mantentze-lanetarako eskuliburuan atmosferaren kutsadura saihesteko eta zuzentzeko sistemak egoera onean daudela bermatzeko neurriak sartuko dira (arazketa, minimizazioa, eta abar).

d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta, han, jasoko dira aldizka egindako mantentze-lanak eta antzemandako gertaerak.

e) Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, olioak, erregaiak, gehigarriak eta efluenteen arazketa-hondakinak eta orokorrean, fabrikan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak irazgaiztuko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

g) Hautsezko produktuak biltegiratzeko, iragazkiak dituzten zulo itxiak erabiliko dira. Modu berean, zonaldean xurgapen-sistema zentralizatua izango dela bermatuko da, materialak kanpora isurtzea ekiditeko.

h) Larrialdi-egoeran berehala eta eraginkortasunez jarduteko beharrezko diren material guztien behar besteko kantitatea eduki beharko da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko edukiontziak, kaltetutako ingurunea isolatzeko hesiak eta seinaleztapen-elementuak, eta babes pertsonalerako ekipo egokiak.

i) Tangen hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura edukiko dute. Bertan, lantegiaren eraginkortasunari eragin diezaioketen isuriak lantegira joatea saihestu beharko da.

j) Lantegiaren barruan gauzatzen diren zola-garbiketetako urak tratamendu lineara bidaliko dira.

k) Bereizgailuan metatutako lohiak, olioak eta koipeak aldian behin kenduko ditu baimendutako kudeatzaileak, isuriaren kalitatea arriskuan jartzen duten metatzeak saihesteko behar besteko maiztasunarekin.

l) Hidrokarburo-bereizgailuaren mantentze-lanei dagokienez, ondo garbituko da, eta aldiro bertan metatutako lohiak eta flotagarriak kendu dira, Baimendutako Kudeatzaile batek eraman ditzan.

m) Depositu edo baltsen sakonean metatutako solidoei ez zaie ura ubidera atera behar aldizkako garbiketa-lanak egiterakoan; erretiratu egin behar dira kudeatzeko edo zabortegian uzteko.

n) Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan biltegiratuko dira.

o) Ez dira inola ere jarriko euri-isurketaren ondorioz ibilgu publikoko urak kutsatu ditzaketen guneetan.

p) Urtean behin, instalazio horien garbiketaren eta mantentze-lanen fakturaren kopia bat bidaliko da.

q) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko. Kasu honetan, baldintza hauek azpimarratu behar dira:

1.– Estazioan erroilu erako edo gai pikortatuzko, edo antzeko berariazko gai xurgatzailea egongo da, ustekabeko jario edo ihesetan berehala aplikatu ahal izateko.

2.– Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isurketei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko edukiontziak; hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak, eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

3.– Berme-neurri gisa, pH eta erredoxaren zunda bikoitza eduki behar da, eta arazte-prozesuko puntu kritikoetan izaten diren kontsigna-puntuen desbideratzeei dagozkien alarmak jarri.

4.– Araztegia ustiatzeko enpresa espezializatu batek egindako protokolo edo eskuliburu bat izango da nahitaez, eta, han, ekipo elektromekaniko, zunda, mintz, dosifikatzeko eta kontrolatzeko tresna eta abarren azterketa- eta mantentze-lanak finkatuko dira.

5.– Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta, han, jasoko dira aldizka egindako mantentze-lanak eta antzemandako gertaerak.

6.– Prebentzioko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesen ondoriozko kutsadurari aurre egiteko eskuragarri dauden segurtasun-neurriei dagokienez.

7.– Prozesua ustiatzeko eta zuzen funtzionatzen duela zaintzeko eskuliburu bat izango da; han, aldizka egindako mantentze- eta kontrol-eragiketak jasoko dira, bai eta ikusitako gertakariak ere; alde horretatik, gomendatzekoa da enpresa espezializaturen baten laguntza izatea.

8.– Era berean, nahitaez kontratu bat sinatzea eskatzen da araztegiaren mantentze-lanetarako, eta prozesuaren, errendimenduaren eta arazketaren, ekipo elektromekaniko eta sentsoreen funtzionamendu egokia ikuskatzeko.

r) Gorabehera gertatuz gero agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere, zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

● Gertakari mota.

● Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehaztu daitezkeenak).

● Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

● Izandako ondorioak.

● Epe laburrera aurreikusitako jarduerak, hala egokituz gero.

Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS DEIAK eta Leioako Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuari buruzko txosten xehatua bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

● Gertakari mota.

● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

● Gertakariaren iraupena.

● Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne.

● Mugak gaindituz gero, isurketei buruzko datuak.

● Eragindako kalteen balioztapena.

● Hartutako neurri zuzentzaileak.

● Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

● Prebentzio-neurri horiek eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen oreka modu larrian kalte badezake, titularrak berehala etengo du isurketa hori eta; horrez gain, horren berri ere eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta babes zibilean zein ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS DEIAK (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

s) Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari instalazioko edozein etenaldi programatu izango dela, prozesu etengabe batekoa bada, baita aurreikusitako mantentze prebentiboak ere, ahalik denbora-tarte handienarekin.

t) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

E) Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

F) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, Vidriería y Cristalería de Lamiaco, SAk aurreko urtean atmosferara eta uretara isuritako emisioei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.

Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakundeetarako bertsioaren bidez egingo da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri); hau da, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.

Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.

Ingurumen Deklarazioa agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

G) Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko dute:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/eu/contenidos/informacion/ippc/eu_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc

Horrez gain, organo honen baimena ere eskatu beharko dute uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu (815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).

Nolanahi ere, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretu horren 14.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, betiere Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

Era berean, proiektuaren aldaketa kasuetan, aplikatzekoa izango da Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluan xedatutakoa.

Baldin eta aldaketan aurreikusten bada lurzoru berria okupatzea, eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

«Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da honako kasu hauetan:

a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, komeni denean mugako emisio-balioak berrikustea, edo beste batzuk ezartzea.

b) Isuriak nabarmen murritz daitezke gehiegizko kosturik izan gabe, erabil daitezkeen teknikarik onenetan egindako aldaketa handien ondorioz.

c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela-eta beharrezkoa denean beste teknika batzuk erabiltzea.

d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian araututakoaren arabera, ingurumen-baimen bateratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela uste duenean, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isurketei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle bidez, organo eskudunera joko du Ingurumen Baimen Integratua eman dezan, berrikuste-prozesua gehienez ere hogei eguneko epean hasteko.

e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen duenean, edo uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 22.3 artikuluari jarraikiz ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa denean (ekainaren 11ko 5/2013 Legearen 16. artikuluak aldatu zuen artikulu hori).

f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen denean.

g) Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten bada, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.

h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzekoak akastunak direla egiaztatzen bada.

i) Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketatik ondorioztatzen bada baimena aldatu beharra dagoela.

Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez du kalte-ordainerako eskubiderik emango,Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen (uztailaren 1eko 16/2002) 25.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.»

«Bosgarrena.– beira fabrikatzeari dagokionez, titulartasun-transmisiorik eginez gero, Vidriería y Cristalería de Lamiaco, SAk komunikatu egin beharko du hori, Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, hark onar dezan.»

«Seigarrena.– Baimen honek balioa galduko du honako kasu hauetan:

● Vidriería y Cristalería de Lamiaco, SAren nortasun juridikoa iraungitzea, indarreko arauek aurreikusitako kasuetan.

Horrez gain, lurretik itsasora isurtzeko baimena ezeztatu ahal izango da, Kostei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 78 eta 79. artikuluetan ezarritako baldintzetan.»

Hirugarrena.– Vidriería y Cristalería de Lamiaco, S.A. sozietateak honako hauek aurkeztu beharko dizkio Ingurumen Sailburuordetzari ebazpen hau jakinarazten denetik hasita sei hileko epean:

● Baimendutako kudeatzaileari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko du, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena eguneratu egingo dira.

● Substantzia kutsatzaile garrantzitsuei dagokienez, lurzoruak eta lurpeko urek duten hasierako egoera zehazten duen oinarrizko txosten bat, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko.

● Lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat, ebazpen honen B.4 letran adierazten den moduan.

● «Lohien deshidratatzaileko hondakinen» aurretiazko karakterizazioa, hondakin arriskutsua den zehazteko helburuarekin. Zehaztapen analitikoa egin beharko da HP4, HP5, HP6, HP8 eta HP14 kodeei dagokienez, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiaren bidez argitaratutako Hondakinen Zerrendan ezarritako irizpideen arabera.

Laugarrena.– Vidriería y Cristalería de Lamiaco, SAri eskatzea Ingurumen Sailburuordetza honetara igorri beharreko ingurumena zaintzeko datorren urteko programan ebazpen honetan jasotako ingurumen-baimen bateratuaren aldaketak gehitzeko.

Bosgarrena.– Ingurumen Baimen Integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste larri edo oso larri gisa tipifikatuta dago kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 30. artikuluan eta aipatutako uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 31. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

Seigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Vidriería y cristalería de Lamiaco, SA enpresari, Leioako (Bizkaia) Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

Zazpigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta ondorengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 8a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IOSU MADARIAGA GARAMENDI.


Azterketa dokumentala