Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2016ko urriaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4537

IRAGARKIA, zeinaren bitartez jendaurrean jartzen baita Lamiarango (Bizkaia) hiriko hondakin-uren araztegirako eta hari atxikitako instalazioetarako lehorretik itsasorako isurketa-baimenaren eskabide-espedientea.

Espedientearen kodea: VTM-B-2016-0001.

Eskatzailea: Busturialdeko Ur Partzuergoa.

Jarduera: hondakin-uren bilketa eta tratamendua.

Jardueraren kokapena: Lamiaran auzoa, Bermeo-Mundaka (Bizkaia).

Ingurune hartzailea:

1. isurketa: Kantauri itsasoa.

Isurketa-gunea (UTM koordenatuak (ETRS89).

1. isurketa: X= 523.272; Y= 4.807.990; Z= -18,50 EREMUA=30.

Isurketa-mota eta bolumena: hiriko hondakin-urak.

1. isurketa: 2.326.989 m3/urtean.

Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita hogei (20) eguneko epean, hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren (irailaren 23ko EHAA) 16.3 artikuluak, eskatutako baimenak kalteak eragiten dizkietela irizten dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulego honetan (Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua, 48011 Bilbao). Bertan, espedientea agerian izango da nahi duenak azter dezan.

Bilbao, 2016ko urriaren 13a.

Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala