Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2016ko urriaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
4529

IRAGARKIA, Ogasun eta Finantza Saileko Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordearena, zeinaren bidez honen deialdia egiten baita: Lakua 2ko (Vitoria-Gasteiz) 8. bilera-areto berria ikus-entzunezko baliabideez hornitzeko eta horiek instalatzeko kontratuaren lizitazioa.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: KM/2016/050.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen deskribapena: ikus-entzunezko baliabideez hornitzea eta horiek instalatzea.

c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 24.793,39 euro, BEZik gabe (30.000,00 euro BEZa barne).

5.– Behin-behineko bermea: ez dagokio.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea: www.contratacion.euskadi edo www.euskadi.eus/contratacion

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk: ez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko azaroaren 10eko 13:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula partikularren agirian eskatutakoa.

c) Aurkezteko tokia: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea, 1 (Lakua) M eraikina-3. solairua. 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 15 egun, proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz:

Formuletan oinarritutako irizpideak. Talde honen haztapena guztira: 100 puntu.

Proposamen ekonomikoa. Haztapena: 100 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

Balioespen automatikoa duten irizpideak irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea 1 (Lakua). 01010 Vitoria-Gasteiz. Data: 2016ko azaroaren 17ko 12:00ak.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.eus

14.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera:

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 11.

Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.


Azterketa dokumentala