Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2016ko urriaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4528

IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Zerbitzu Zuzendaritzarena, beste iragarki hau aldatzeko dena: iragarkia, zeinaren bidez jakinarazten baita «Bilboko Malaespera meategiko sarrera-galeriaren hondoratzea altxatzeko eta indartzeko lanak» egitea xede duen kontratuaren lizitazioa (DEC 22/11/16).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak atzeman dira iragarki honen testuan: iragarkia, zeinaren bidez jakinarazten baita «Bilboko Malaespera meategiko sarrera-galeriaren hondoratzea altxatzeko eta indartzeko lanak» egitea xede duen kontratuaren lizitazioa (DEC 22/11/16); iragarki hori 2016ko urriaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (194. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egin behar da:

2016/4305 (3/2) orrialdean,

Honela dio:

«6.– Agiriak eta argibideak.

(...)

g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko azaroaren 9a, 11:00ak.»

Baina honela esan behar du:

«6.– Agiriak eta argibideak.

(...)

g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko azaroaren 14a, 11:00etara arte.»

2016/4305 (3/2) orrialde berean,

Honela dio:

«8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko azaroaren 10a, 12:00ak.»

(...)

Baina honela esan behar du:

«8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

b) Aurkezteko azken eguna: 2016ko azaroaren 15a, 12:00etara arte.»

(...)

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 18a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala