Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2016ko urriaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4527

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 573/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 573/2015 ahozko judizioa.

Demandatzailea: Congelados Bedarona, S.L.

Abokatua: Mercedes Betran Visus.

Prokuradorea.

Demandatua: Tronav Hosteleria, S.L.U.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horren gainean, 357/16 epaia eman zen, 2016-07-04an. Hau dio epaitzak:

Osorik baiesten dut Congelados Bedarona S.L. merkataritza-sozietateak Tronav Hostelería, S.L.U. merkataritza-sozietatearen aurka aurkeztutako demanda, eta, beraz, deklaratzen dut alderdi demandatuak 1.421,66 euro zor dizkiola demandatzaileari. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut diru-kopuru hori gehi demanda aurkeztu zenetik sortutako legezko interesak ordaintzera.

Kostuak berariaz ezartzen dira.

Tronav Hostelería, S.L.U. demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 30a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala