Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2016ko urriaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
OSASUN SAILA
4521

EBAZPENA, 2016ko urriaren 10ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria eta Osasun Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan automozioko erregaiak txikizka jendeari saltzeko atentzio gabeko instalazioetako hornidura-zerbitzuaren eskakizunei buruzko dekretu-proiektua.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta Osasun Sailak dekretu-proiektu bat prestatu dute zeinaren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan automozioko erregaiak txikizka jendeari saltzeko atentzio gabeko instalazioetako hornidura-zerbitzuan bete beharreko eskakizunak, eta proiektu horri Xedapen orokorrak lantzeko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen arabera egin behar zaizkio izapideak.

Aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, entzunaldiaren izapidea bete behar da herritarren legezko eskubide eta interesei eragiten dieten xedapen orokorrekin, eta, xedapenen izaerak hala gomendatzen duenean, informazioa jendaurrean jarriko da.

Horrenbestez, Xedapen orokorrak lantzeko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluaren arabera, aurreproiektu hau jakinarazten da; horretarako, 20 egun balioduneko epea nahikoa dela uste da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan eta apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuan, hurrenez hurren, xedatuarekin bat etorriaz, honako hau,

EBAZTEN DUGU:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzen da Euskal Autonomia Erkidegoan automozioko erregaiak txikizka jendeari saltzeko atentzio gabeko instalazioetako hornidura-zerbitzuaren eskakizunei buruzko dekretu-proiektua, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena.– Epe horretan, pertsona fisiko edo juridiko orok, publikoa nahiz pribatua, izango du aukera dekretu-proiektua kontsultatzeko Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzan (Donostia 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoa (www.euskadi.eus), Kontsumobideren egoitza elektronikoan (www.kontsumonide.euskadi.eus), eta egoki iritzitako alegazioak egiteko egoitza horietan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 10a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.

Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala